Libros

Goldsmithen ikaslea

Goldsmithen ikaslea

Joxean Agirre Odriozola

Idazle izan nahi duen protagonistak Second Lifeko Literatura Ikastaro birtual batean eman du izena, eta, Goldsmith irakaslearen aholkuei jarraituz, bere gaztetako pasadizo bati buruz idazten du: nola etxera itzuli eta bere neska-laguna topatu zuen ohean beste bi gizonezkorekin. Hortik aurrera, literatura, umorea eta sentsualitatea nahasten dituen cocktail aparta, Agirreren zapore nahastezina daramana.