Publicador de contenidos
Atrás

Hitz-andana: Ez da kasualitatea

Bertso-saio musikatua
29 SEP

Lau bertsolarirekin batera bi musikari aritu ohi dira (saxoa+gitarra edo biolina+gitarra). Lau bertsolariak eta gai-jartzailea emakumezkoak izaten dira, eta hori "Ez da kasualitatea". Helburua, noizbait, emakumez osaturiko saioak pentsatu gabe irtetea da.

Umorea, jolasa, gogoeta, emakumeon arteko konplizitatea, musika eta bertsoa uztartzen dira saioan.

Bertsolariak: Nerea Ibarzabal, Uxue Alberdi, Onintza Enbeita eta Ane Labaka.

Gai-jartzailea: Amaia Agirre

Musikariak: Ixak Arruti (gitarra) eta Gari Otamendi (biolina)

19:00 Biteri Kultur Etxean.

Edukiera mugatua

Gonbidapenak Irailaren 20tik aurrera Biteri Kultur Etxean

Hitz-andana 2021 egitarau osoa [PDF]

 

 

.