Libros

Hori guztia emango dizut

Hori guztia emango dizut

Dolores Redondo

Ustekabean, heriotza. Familia-sekretu ilunak. Egiaren bila, elezaharretako lur baten bihotz-bihotzean.Galizian gaude, Ribeira Sacrako agertoki bikainean: Álvaro istripu batean hil da. Haraino joan da gorpua ezagutzera Manuel, haren senarra, eta non konturatzen den bizkorregi itxi dela kasuaren gaineko ikerketa. Álvaroren familiakoek –Muñiz de Dávilatarrek– ez dute ondo hartzen, eta Galiziatik ihes egitea bururatzen zaio Manueli aurreneko gauza; baina bertan geldiaraziko dute Nogueira polizia erretiratu batek inpunitatearen kontra ematen dituen argudioek; Álvaroren familiaren kontra, beren pribilegioen babespean goxo bizi diren nobleak baitira. Laster sortuko da susmoa, gainera, Álvarorena ez dela istripu gisa mozorrotu den lehen heriotza.