Publicador de contenidos
Volver a la página índice
Atrás

Isiltasun urte luzeak

Isiltasun urte luzeak

Isiltasun urte luzeak

Francisco Castro

Garai iluna da Castroren eleberri honek arakatzen duena. Goiz-albako «paseoak», bide bazterretan tiroka hildakoak, satorraren bizimodura kondenatutakoak. Baina, baita ere, aldaketa, iraultza eta bizitza hobe bat ekarri nahi zituzten amets eta utopien garaia.

Halaxe zen, adibidez, Galiziako Flaviako Pazoan, 1936ko uztailaren 18an gerra hasi zen arte. Batzuek mendekurako baliatu zuten gerrak ekarritako nahasmendua, eta horietako batek aztarna dramatikoa utzi zuen: sei hilotz hobi komun batean. Horietako bost, buruan tirokatuak, eta seigarrenak, emakume baten hezurdurak, inork aipatzen entzun ez duen poeta baten liburua du bularraldean helduta.

 En estas bibliotecas