Publicador de contenidos
Atrás

Mintegia. Emakumeen euskal literatura ikuspegi feministatik

Gidaria: Kattalin Miner
20 ABR
Tertulias

Kattalin Minerrek berak azaldu duenez, "euskal eta zehazki euskarazko emakume idazleen lan  garaikideak  ikuspegi feminista batetik irakurtzeko tailerra izango da hau. Hala, azken urtean  argitaratutako lanak   irakurriko ditugu, egungo testuinguru eta bizipenetatik. Helburua da euskal  emakume idazleak     ezagutaraztea, eta egun garatzen ari diren kezka, diskurtso eta proposamenak  denen artean hausnartzea   eta horiek genero ikuspegi eta ikuspegi feminista batetik irakurtzea”.

Oraingoan: Odolekoak. Antxine Mendizabal Aranburu

1941ean hasi eta oraintsu arte, Iruñeko familia baten historia kontatzen digu nobelak, hiru belaunalditan zehar, hiru emakumeren bitartez: Matilde, Teresa eta Amaia, nor bere ama bilatzen eta ukatzen duten hiru matrioxka. Unean uneko modak, gertakariak eta bizimoduak pasatzen dira ispilu ibiltari baten aurretik; gizartearen tenkak, borrokak eta aldaketak ageri dira kronika bizi honetan. 

Ordutegia: 19:00etan (+16 urte)

Izen-ematea Udal Liburutegian