Libros

Zukafukamusuka

Zukafukamusuka

Judit Ruiz de Munain

Izenburua bera bezain ausarta, sentsuala eta iradokorra da liburu hau; egunerokotasunari itzuri egiteko antidotoa duzu eskuartean, eragozpenik gabeko plazera bilatzeko errezeta. Gizakiaren pultsiorik menderakaitzenak beldurrik gabe bizi dituzte orriotako protagonistek eta Jokin Mitxelenak bulkada indartsu horiek grabatzaile japoniarren shunga generoko marrazkiekin maisuki irudiztatu ditu.