Novedades

Gregorio Katarrino

Gregorio Katarrino

Juan Kruz Igerabide

Ispilu-joko bat proposatzen digu idazleak ipuin honetan: Gregorio mutil kozkorrak ispiluan bere burua tximino katarrino bihurturik ikusiko du. Haren lekua hartu, eta, Alizia bezala, ispiluaz bestalde dagoen herrialde miresgarri batera joango da. Era berean, katarrinoak Gregorioren lekua hartuko du, eta haren tximinokeriek inguruko guztiak, etxekoak, eskolakoak nahiz lagunartekoak, asaldatuko dituzte, ia erotzeraino.

 + 8 urte (berdea) 

  Más información

Haritz zahar baten heriotza.

Haritz zahar baten heriotza.

Migel. A .Mintegi.

‏Basoak mundu txikiak dira, mundu zabalaren barruan. Mundu biziak. Biziak direlako gorabeherak izaten dira basoetan. Eta batzuetan ez dira onak. Hala ere, gorabehera eta guzti, basoetako biztanleak, landare eta animaliak, zoriontsuak bizi dira. 
Haritz Zaharra baso baten ertzean bizi da. Basoko zuhaitz zaharrena da. Beraz, gauza asko ikusiak ditu eta kontu asko dakizki. 

 + 12 urte (horia)

  Más información

Si es amor no duele.

Si es amor no duele.

Iván Larreynaga.

 

 
 

Pamela Palenciano sobrevivió a una relación de maltrato que duró toda su adolescencia. En este libro comparte lo que vivió y nos brinda una mirada fresca e ingeniosa que analiza con profundidad la idea del amor romántico y cómo nos afectan los roles de género.

 +12 urte (horia

  Más información

Lapatza

Lapatza

Paddy Rekalde

Garazik, itsasertzean bakarrik dabilela, arrautza berezi bat aurkitu du. Bere txabolara, Itsas Base Sekretura eramango du. Handik gutxira jaioko da txorikume bat. Zailtasun guztien gainetik, zaintzea erabaki du, Garazik beti egiten baitu aurrera. Ardura berri hau ikasgai garrantzitsua bihurtuko da neskatilarentzat.

 + 5 urte (gorria)

  Más información

Katalinen liburu handia

Katalinen liburu handia

Liesbet Slegers

Katalinek gogoko du gauzak zenbatzea: eskuko hatzak, parkean ikusten dituen animaliak, supermerkatuko gaileta kaxak… Eta edonon ikusten ditu formak: zirkuluak, karratuak, triangeluak… Gainera, izugarri gustatzen zaio pinturak nahasi eta koloreekin jolastea. Liburu jostagarri honetan galderak eta jolasak aurkituko dituzu.

 

 

 Más información

Umi

Umi

Sebastián de la Serna

Umi es un niño valiente y decidido que de una manera mágica va descubriendo el maravilloso mundo que le rodea. En esta aventura aprenderá a ver las cosas más importantes de la vida.

 

Liburutegi hauetan 

Elme eta ostadarra

Elme eta ostadarra

David Mckee

 

Elmer triste jarri da ostadarrak koloreak galdu dituela ikusi duenean. Beti bezala, Elmer prest dago laguntzeko, baina zer gertatuko da berarekin, ostadarrari ematen badizkio bere koloreak?

Tximeletak bizkarrean

Tximeletak bizkarrean

Ugaitz Agirre

Liburu bat apalategitik hartu eta leihotik bota du emakumeak. Editorearen deia jaso du jarraian, ea hurrengo nobela noizko...

      Sara Historia irakaslea da Florentziako unibertsitatean. Ikasturteko lehenengo egunean istripu txiki bat izango du, iraganeko ezbehar bat gogora ekarriko diona. Ahizpak deituko dio egun berean, eta aitari bisiita egitera itzuliko da jaioterrira.

 

Más información

Genero nahasmendua

Genero nahasmendua

Judith Butler

mea izatea egitate ‘natural’ bat ote da? Ala antzezpen kultural bat da? ‘Naturaltasuna’ bera ere ez ote da eraikia? Eta, genero bitasuna? Sexua, generoa, desira ez ote dira boterearen eraikuntza soziopolitikoak? Ez ote gara heterozuzentasun diskurtso eta ekintza performatiboen etengabeko errepikapenaren bitartez ekoitzitako gorputzak? 

Más información

Etxe bat Tomentzat

Etxe bat Tomentzat

Leo Timmers

Tom ez da sekula etxetik ateratzen. Baina, halako batean, harrapaketan jolasteko proposamena egin dio Verak. Tximeletaren atzetik doala, Tom galdu egiten da bai ala bai.

Nola itzuliko ote da orain etxera?

Pintzel teknika ikaragarriz, Leo Timmers-ek bizitza bera bezain errealak diruditen irudiak sortzen ditu. Baietz irudiok hartu, eta orritik ateratzeko gogoa sentitu!

Liburutegi hauetan