Recomendaciones

Contenidos con Recomendados Niños .

Claude eta Morino 1. Madarikazioa

Claude eta Morino 1. Madarikazioa

Adrien Albert

Nola ezagutu duten elkar? Oso modu errazean. Gau erdian, Morinok, ohi bezala, karabanako tranpola zabaldu, eta txiza egin du. Baina, oraingo honetan, azpian lurperaturik zegoen eskeleto txiki baten gainera erori da infusioaren txiza, eta eskeletoa esnatu egin da. Claude du izena, kolore berde ederrekoa da, eta lurgaineko bizitzaren xehetasun guztiak jakin nahi ditu, ahaztuak baititu. Morinoren laguna izan nahi du, baina Morinori gogaikarri samarra egingo zaio.

+ 6 urte (gorria) [Komikia]

Liburutegi hauetan

Azken lanhütarra

Azken lanhütarra

Nerea Loiola

Ziur dakit uraren zikloa ezagutzen duzula, guztia prozesu natural baten bitartez gertatzen dela sinetsarazi dizutela. Baina badakizu zer? GE-ZU-RRA. Gezurra da kontatu dizuten hori, edo ez da egia osoa behintzat. Oraire naiz, laino-gidari bat. Lanhütar bat. Azken lanhütarra. Milioika izan ginen garai batean, baina orain, norbaitek lagundu ezean, desagertu egingo gara betiko…

+ 9 urte (berdea)

Liburutegi hauetan

Hori bai ipurdia!

Hori bai ipurdia!

Antton Dueso

Gandor gorriko Punki oilartuarekin, ohiko haur-gazte literaturatik at, ikasleei benetan interesgarri zaizkien gaietan murgilduko gara.

+ 9 urte (berdea)

Liburutegi hauetan

Ez gara berdinak, baina berdin da

Ez gara berdinak, baina berdin da

Seve Calleja

Ikasturte berria: Ana eskolara itzuli da eta bertan, gelan betiko lagunekin taldea osatu partez, iraskasleak beste lagun batzurekin jarri du. LAGUNAK izena osatzen dute talde honetako ikasleek, Anarekin batera Ghanako Aseye, Hungariako Lian, Brasilgo Noemí, Txinako Guang eta Marokoko Khaled daudelako.Ikasle horiek ez dira Anaren berdinak, eta horregatik anaiarekin zenbait burruka egin behar baditu ere, neska oso gustura dago laguntxo berriekin.

+ 7 urte (gorria)

Liburutegi hauetan

Bideak, aldapak eta bihurguneak

Bideak, aldapak eta bihurguneak

Juan Luis Zabala

Bizikleta maite duen neska gazte bat, neba txirrindulari profesionala duena eta bera ere kirol horretan saiatzen dena: horra istorio honetako protagonista eta kontalaria, hilabetean zehar idatzitako egunerokoaren bitartez bere kezka eta gorabeherak agertuko dizkiguna. Bizitza ez da ziklismora mugatzen ordea: hor dira liburuak, musika, mutilak... baita txirrindularitza batere axola ez zaien lagunak ere, Amaia bezala.

+ 9 urte (berdea)

Liburutegi hauetan

Ariadna eta hankapalo

Ariadna eta hankapalo

Jose A. Tellaetxe Isusi

Neskatila baten oihua entzun zen: aaaaaa! Eta piraten untzian kainoietara joan ziren denak arrapaladan. Kapelak hartu, pistolak eta labanak eskuratu, eta erratzaz armaturik abiatu zenik ere egon zen. Baten bat erasoka zetorkiela pentsatu zuten. Baina, neskarekin batera Hankapalo pirata zegoen. Hankapalo, Kizki bera kinka larrian jarri zuen kapitaina. Hankapalo handia, zazpi itsasoetako mamua.

+ 7 urte (gorria)

Liburutegi hauetan

Kaixo, Kattin!

Kaixo, Kattin!

Antton Kazabon

Kattin eta bere lagunak haserretu egin ziren, hainbat arrazoi zirela eta. Horren ondorioz, koadrilatik gabe geratu zen Kattin, eta beste ikastetxe batean hasi behar izan zuen. Gertatutakoa konpondu nahian, gutun bat idazten dio bere adiskide Garazik. Hortik aurrerakoa, liburu honen barruan …

+ 8 urte (berdea)

Liburutegi hauetan

Galtzontzilo galduaren bila

Galtzontzilo galduaren bila

Antton Dueso

Gandor gorriko Punki oilartuarekin, ohiko haur-gazte literaturatik at, ikasleei benetan interesgarri zaizkien gaietan murgilduko gara.

+ 8 urte (berdea)

Liburutegi hauetan

Errepidea

Errepidea

Miren Agur Meabe

Karabana batean bizi bazara, ohituta zaude toki batetik bestera ibiltzen. Ama bere buruarekin berbetan hasten denean, badakit laster hanka egingo dugula. Oihuta nago ia aldi berean kaixo eta agur esaten. Horregatik saiatzen naiz inorekin loturik esturik ez sortzen. Paso. Txoriak bezalakoak gara gu: beti hegan, segadetatik ihesi ezerk edo inork harrapa ez gaitzan. Errepideak tira egiten digu.

+ 8 urte (berdea)

Liburutegi hauetan

Isadora Moon va al parque de atracciones

Isadora Moon va al parque de atracciones

Harriet Muncaster

Isadora Moon es especial porque es diferente. Su mamá es un hada, su papá un vampiro y ella tiene un poquito de los dos. Así que, cuando toda la familia va a acampar junto al mar, suceden algunas cosas que no son demasiado normales... Isadora Moon está emocionada por ir al parque de atracciones, pero cuando llega se da cuenta de que no es tan mágico como esperaba... 

+ 8 urte (berdea)

Liburutegi hauetan

— 10 Elementos por página.
Mostrando el intervalo 1 - 10 de 45 resultados.