Eduki publikatzailea

Atzealdea

"Hernani hitzetan" kulturarteko astea

2 URR 6 URR

Urriaren  2tik  6ra,  Hernani  Hitzetan  zure  zain  izango  da.  Astebetez,  hitzaren  inguruan elkartuko gara jatorri eta kultura desberdineko hainbat pertsona. Batzuk abestu, irakurri edo istorioak kontatzeko; besteak entzuteko, eta denak, elkarbanatzeko eta hunkitzeko.

Astelehen iluntzean Biteri Plazan emango diogu ongietorria darbuka eta txalapartarekin, eta ostiralean gaztetxean amaituko da mikro irekiko gau-emanaldi batekin.

Tartean Goiz Eguzkiko parkean, Leoka Garbilekuan, Ave Mª parkean eta Parke Botanikoan ere izango gara.

 

Hernani Hitzetan