Liburuak

Alexis Zorbaren hitzak eta ekintzak

Alexis Zorbaren hitzak eta ekintzak

Nikos Kazantzakis

Ni isilik nengoen. Zorbari entzunez, iruditzen zitzaidan mundua berriro itzultzen zela bere jatorrizko birjintasunera.Eguneroko gauza histu guztiek berreskuratzen zuten lehenbiziko egunean, hots, Jainkoaren eskuetatik jalgi zireneneko egun hartan, zerkarten distira hura. Ura, emakumea, izarra, ogia, dena itzultzen zen bere jatorrizko iturri misteriotsura eta berriren berri hasten zen jiraka airean gurpil jainkozkoa.