Eduki publikatzailea
Itzuli orri osora
Atzealdea

Bai mundu berria

Bai mundu berria

Bai mundu berria

Aldous Huxley

Aldous Huxley idazle ingelesa zendu zela berrogeita hamar urte bete dira iragan ostiralean eta, efemeridearen aitzakian, bere «Bai mundu berria» («Brave New World») nobela sarean irakurtzeko aukera eman du Armiarma atariak.

Izan ere, nobela hori da euskarara itzulia dagoen Huxleyren lan bakarra: Xabier Amurizak itzuli eta Lur argitaletxeak argitaratu zuen 1971. urtean eta, edizio hori deskatalogatua badago ere, Elkarrek berrargitaratu zuen urte batzuk beranduago.

Idazle ingelesak 1931. urtean idatzi zuen «Bai mundu berria», Italian, eta urtebete beranduago ikusi zuen argia distopia literario klasiko garrantzitsuenetakotzat hartzen den lan honek.

 Liburutegi hauetan