Eduki publikatzailea
Itzuli orri osora

Erotik

Erotik

Antton Kazabon

Bosniako gerra bete-betean, heriotik ihesi, Bartzelonara iritsi ginen, itsasontzi zahar batean ezkutaturik, ama, arreba eta ni, Nezir. Serbiarrak gure hiritik hurbil zeudela, haien sarraskien berri jakin baikenuen, ihesi abiatu ginen, etxeak eta lurrak utzirik. Hantxe geratu zen aitonaren etxalde handia, hantxe gure etxea, baratze eta guzti. Auzoko guztiok alde egin genuen; arimarik ere ez zen geratu.
Gure auzotik igarotzen ziren iheslariek berri beldurgarriak ematen zizkiguten; sua eta kea ikusi genituen hiriaren beste aldean, eta eztandak, tiroak.

Liburutegi hauetan