Liburuak

Gaizki ulertua.

Gaizki ulertua.

Irene Némirovsky.

1924ko abuztuan gaude. Denise, “diru asko irabazten duen senar baten emaztetxo mainatua”, eta Yves, “gizontxo aberatsa”, inongo mehatxuren beldurrik gabe ari dira beren maite jolasetan. Baina “Euskal Herriko argitasun distiratsuan” sortu zenetik urtebetera, Parisko udaren bero itogarrian galduko du amodio hark bizitasuna.

aina, Denisek bezalaxe, Irène Némirovskyk ez du nahi “udako erromantze baten poesia erraza”. Errealitatearen gordintasunak bortizki harrapatuko du idilioa. Itsasertzeko oporraldi zoragarriaren ondoren, gerra osteko Parisko bizimodu ziztrina dator.