Eduki publikatzailea

Atzealdea

Kattalin Miner. Irakurketa partekatuak

24 URR
Interesgune

Kattalin Miner idazle, kazetari, ekintzaile feminista... hernaniarrak irakurle gisa izan duen eskarmentua erakutsiko digu. 10 liburu hautatu ditu, eta hauei buruzko solasaldia izango da.

Hauxe berak elkarrizketa batean esana:

"Nire hipotesia zen ez direla erabaki handiak bizitza aldatzen dutenak, baizik eta egunero hartzen ditugun erabaki txiki horiek: zer jan, nola jantzi, nola joan lekuetara, eta horiei igual ez diegula garrantzirik ematen eta hor trabatu gaitezkeela"

Solasaldian galderak egiteko aukera izango da:

     - zergatik titulu horiek?

     - oroimen bereziren bat ekartzen al diote?

     - hausnarketa esanguratsuren bat gurekin partekatzerik?

19:30   Hernaniko Udal Liburutegian

+ 16 urte

Hautatu dituen liburuak erakusgai ditugu hilabete osoan udal liburutegian.