Eduki publikatzailea
Atzealdea
Liburu Kutunenak
Ze liburu gomendatuko zenuke?
13 AZA 31 ABE
Interesgune
Iritsi da aurten ere Kutunenak gida prestatzen hasteko garaia! Urtean zehar irakurritako liburuen artean gustatu zaizuna ezagutu nahi dugu.
Gida honek arrakasta handia izaten du, zer irakurri ez dakien askok erabiltzen du liburuak aukeratzeko. Beraz, libururen bat asko gustatu bazaizu, zergatik ez denokin elkarbanatu?
Ez da beharrezkoa zure izena ematea, nahikoa zaigu liburuaren izenburu eta egilearekin.
Nola?
Aukeratu zuretzako erosoena dena:
- Esaiguzu Twitter bidez #kutunenak edo #gomendioak etiketak erabilita
- liburutegi@hernani.eus helbidera idatzita.
- Liburutegian bertan papertxo bat beteta
Eskerrik asko!