Eduki publikatzailea
Atzealdea

Mintegia. Emakumeen euskal literatura ikuspegi feministatik

Gidaria: Kattalin Miner
4 MAI
Solasaldiak

 

Kattalin Minerrek berak azaldu duenez, "euskal eta zehazki euskarazko emakume idazleen lan  garaikideak  ikuspegi feminista batetik irakurtzeko tailerra izango da hau. Hala, azken urtean  argitaratutako lanak   irakurriko ditugu, egungo testuinguru eta bizipenetatik. Helburua da euskal  emakume idazleak     ezagutaraztea, eta egun garatzen ari diren kezka, diskurtso eta proposamenak  denen artean hausnartzea   eta horiek genero ikuspegi eta ikuspegi feminista batetik irakurtzea”

Oraingoan:Mendiko Gaitza. Idoia Garzes

Gailur bateko buzoian aurkitutako txartela hartzen duenean, dena aldrebesten zaio Arlet Anaut protagonistari: duela urtebete desagertutako mendizalearen heriotzarekin lotuko dute, eta triangelu bitxi batean endredatuta ikusiko du bere burua: alde batean bera, bestean Errementeria ertzain baboa, eta erdian, hari guztiak mugituz, mendizale desagertuaren emazte Maitena, alargun beltz erabatekoa, erakargarri bezain arriskugarria.

Ordutegia: 19:00etan

Izen-ematea: Udal Liburutegian