Liburuak

Neska bat leku inposiblean

Neska bat leku inposiblean

Xabier Amuriza

Frankismo garaian, hainbat euskal apaiz giltzapean sartu zituzten Zamorako (Espainia) espetxean. Bertatik ihes egiten saiatzea erabakita, tunel bat zulatzeari ekin zioten, eta urte eta erdiko ezkutuko lanen ondotik, beste aldean argia ikustera ere iritsi ziren. Azken unean, baina, tunela atzeman egin zuten espetxezainek, eta ihesaldia zapuztu. Apaiz haien artean zen Xabier Amuriza, eta orain, ihesaldi saio hura gertatu zenetik ia mende erdia igaro denean, istorio hura eleberri baterako oinarri gisa hartu du. Fikziora eraman du, ordea, elementu fantastiko bat erantsita: neska bat agertuko da kartzela barruan, apaizei ihes egiten laguntzeko