Liburuak

Zintzilik

Zintzilik

Olatz Salvador

Zintzilik izeneko bere lehen diskoa aurkeztu du Olatz Salvador musikari donostiarrak. Skakeitan taldean hasi zuen bere musikari ibilbidea Salvadorrek eta duela lau urte inguru hasi zen bakarlari gisa: “Duela lau urte inguru bakarkako abesti batzuk sortu nituen eta bakarkako kontzertu bat eman nuen, hor hasi zen bola eta pixkanaka hasi nintzen”.

Musikari donostiarrak azaldu du “planifikatu gabe” hasi zela proiektua forma hartzen: “Gogoa neukan estudioko lan bat egiteko eta erabaki nuen bandarekin egitea. Horrela hasi nintzen biluzik zeuden abesti batzuei instrumentazioa jartzen”. Gaineratu du laguntzaile oso finak izan dituela bidelagun.

Entzun nahi?

Liburutegietan