Web edukia bistaratu

Antolaketa

Txiki-txoko

Txiki-txoko

0-5 urte bitarteko harrentzako txokoa. Ipuinak gelan bertan ikus/irakur ditzakezue, baita bertako liburuak etxera eraman ere.

Sail honetako liburuek gometxa urdina dute.

 

Gurasoen txokoa

Gurasoen txokoa

Zalantzak, kezkak, ardurak, zergatiak…

Erantzunak topatzen laguntzeko, jakin mina asetzeko, haur eta gazteen mundua hobeto ezagutzeko. Azken finean, guraso izateko zeregin horretan laguntzeko, atal hau antolatu dugu.

Haur zein nerabeen hazkuntzarekin zer ikusi behar duten liburuak eta ikus-entzunezkoak bildu ditugu hemen.

Ikusiko duzuenez, gaika antolatu ditugu eta gai bakoitzak bere koloretako etiketa eramaten du.

 

Nobedadeak

Nobedadeak

Liburutegira iritsi berri diren liburuak mostradorearen ondoko “piruli”an  jartzen ditugu erakusgai.

 

Bularretik Mintzora

Bularretik Mintzora

Bularretik Mintzora haurrengan irakurketa sustatzeko Galtzagorri Elkartearen kanpaina da. Aurrez aukeratzen dituzte horretarako egokiak diren liburuak, eta hautatutako liburu horiek ditugu apal hauetan.

 

Informazio erlazionatua

 

Liburuak gaika eta adinaren arabera

Erreferentzia liburuak ditugu batetik, eta fikziokoak bestetik. Azken hauek, gaiaren arabera apaletan sailkatuta ditugu:

  • 82-31: errealitatea
  • 82-33: abenturak
  • 82-34: beldurra
  • 82-35: umorea
  • 82-36: fantasia
  • 82-37: zientzia fikzioa
  • 82-38: animaliak
Koloreak
Koloreak

Eta dokumentu denek kolorezko gometxa bana dute, dokumentu hori ze adinetarako egokia den jakiteko (gutxi gorabeherakoa da, noski).

Adinaren arabera gometxak:

  • Gorria: 6-8 urte
  • Berdea: 9-11 urte
  • Horia: 12-14 urte
  • Beltza (gazte saila): 14tik aurrera