Gomendioak

Haurrak Gomendioak duen edukia.

Nire lagunen gezurrak

Nire lagunen gezurrak

Joxemari Iturralde

Gezurrak ez omen dira esan behar. Ezta gezur txikiak ere. Hori esaten digute beti ikastetxean irakasleek eta etxean gurasoek. Baina beti egia esatea oso aspergarria da, saltsa pixka bat gehitu behar zaio bizitzari, eta hori aldika gezurtxo batzuk esanez lortzen da. Askotan gezur batek lagundu egiten du, arindu egin dezake egoera astun, petral bat. Gainera, denok ditugu halako hankasartzeak. Irakasleak, gurasoak…, beti guri esaten egia esan behar dela, eta gero gezurrak botatzen harrapatzen ditugu ezustean.

+ 8 urte (berdea)

Liburutegi hauetan

Aspertuta, Minimoni?

Aspertuta, Minimoni?

Rocio Bonilla

Minimoni handitu egin da eta, margotzen jarraitzen badu ere, beste gauza asko ere egiten ditu: txangoak, astelehenero ikastetxean bere lagunekin elkartu, hockeyan aritu, liburutegian irakurri, amonarekin jolastu... Baina igandeetan ez dago egitekorik ezer. Hau asperdura! Edo beharbada ez?

+ 0 urte (urdina)

Liburutegi hauetan

Arkakusoa

Arkakusoa

Juan Kruz Igerabide

"Zer du aitonak buru soilaren erdi-erdian? Hara! Arkakuso bat da, eta ikaragarri handia du burua!”. Zuriñek ez daki, oraindik, oso-oso arkakuso berezia dela: hitz egiten dakien arkakuso bat! Zer kontatuko ote digu?

+ 6 urte (gorria)

Liburutegi hauetan

Z familia

Z familia

Pep Bruno

Lehen orrialdeetan ezohiko familia bat ikusten da. Rolak aldatuta agertzen dira, baina ez da berdintasun genero irizpideak bultzatuta sortutako beste album bat, ez horixe! Z familia-ko kideek ofizio arraroak dituzte. Eta zein dira lanbide bitxi horiek? Bada... ZIRKUKO langileak dira.

 +5 urte (gorria)

 Liburutegi hauetan

Mortina. Barrez lehertzeko moduko istorioa

Mortina. Barrez lehertzeko moduko istorioa

Barbara Cantini

Mortina neskatoa da, baina ez besteak bezalakoa: neska zonbia da. Villa Dekadenten bizi da izeko Angustias eta beti berarekin dabilen Betilunekin, bizirik edo hilda dagoen jakitea zaila den txakurrarekin batera. Mortinak bere adineko lagunak izan nahiko lituzke, haiekin jolastu eta ondo pasatzeko, baina izekok ez dio uzten besteen aurrean agertzen; izan ere, jendea ikaratuko luke.

 +8 urte (berdea)

 Liburutegi hauetan

Etxetxorotarrak

Etxetxorotarrak

Lur Gallastegi

Lea eta Mattin neba-arrebak aspaldi konturatu ziren familia bitxia osatzen dutela. Aitari sukaldean aritzea gustatzen zaio, eta etxean beti dago janari usaina; amak, ordea, idaztea eta margotzea atsegin du. Goizetan, aitak opilak egiten dizkie egun onak emateko eta amak bertsoak eta olerkiak kantatzen, eskolan ondo pasa dezaten. Etxetxorotarrak dirudite batzuetan. Baina Lea eta Mattin benetan erotuko dituena gurasoen bat-bateko erabakia izango da. Etxeko lanekiko duten jarrera ikusita, aldaketa egitea proposatuko diete: gurasoak eskolara joango dira, eta Lea eta Mattin etxeko lanez arduratuko dira, haien...

 + 8 urte (berdea)

 Liburutegi hauetan

Abere ba: palindromo ilustratuen piztegia

Abere ba: palindromo ilustratuen piztegia

Itziar Aranburu, Jon Ander Garcia

Bazen behin, duela milaka urte, harmonian bizi zen abere-arte zoriontsu eta mutu bat. Bat-batean, aberetxoek bertsoak asmatu zituzten belarrientzako eta abereek abezeak sortu begientzako; astoak hotsak eta atsotitzak amilotsak; hitzak zimitzak eta izkirak hizkiak; beleak ele berriak eta harrak ele zaharrak...

 + 9 urte (berdea)

 Liburutegi hauetan

Los diarios de Cereza

Los diarios de Cereza

Joris Chamblain eta Aurélie Neyret

Idazlea izatea amesten duen 10 urteko neskatila da Cereza, «Los diarios de Cereza» bildumako protagonista. Komiki-liburu hauek arrakasta handia izan dute Frantzian, eta hemen ere oso gustura irakurtzen diren istorioak dira.

 +8 urte (berdea)

 Liburutegi hauetan  

 

Gunteren alegiak

Gunteren alegiak

#

Impact Hub Donostiak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak “Gunterren Alegiak” izeneko liburua argitaratu dute. Honetan, ekonomia zirkularra haurrei gerturatzeko Gunter Paulik sortutako fabula ospetsuak lehen aldiz euskarara itzuli eta gure lurraldera egokitu dira, eduki zein irudi aldetik, “Behin batean, ekonomia zirkularra”, proiektuaren barruan.

 + 8 urte (berdea)

 Liburutegi hauetan

Jainko jainkosen lasterketa

Jainko jainkosen lasterketa

Mikel Valverde

Zoe eta bere txirrindulari taldeko guztiak etsita eta burumakur daude, ez baitituzte onartzen lasterketa bakar batean ere, eta, horren ondorioz, ezin dituzte lortu lehiatzen jarraitzeko beharrezkoak dituzten puntuak. Esperantza galtzear daudela, gonbidapen bat iritsi zaie Atenastik: Zeusen mirakulua! Zoek Jainko-Jainkosen lasterketa mitikoan parte hartuko du. Ehun urte dira Antzinako Greziako jainko-jainkosen eta mitoen omenezko proba hori egiten ez dela. 

 + 8 urte (berdea)

 Liburuetgi hauetan