Gomendioak

Haurrak Gomendioak duen edukia.

Sasiolako errotaria

Sasiolako errotaria

Ramon Olasagasti Aiestaran

Ander begitan hartua dute ikaskide batzuek. Mila deabrukeria egiten dizkiote eta ez dute bakean uzten. Anderrek, ordea, ez ditu salatu nahi. Sasiolako errota abandonatura eramango dutela egiten diote mehatxu, hango mamuarekin gaua igarotzera. Herrian beti izan dira zurrumurruak eta kontu ilunak Sasiolako errotari buruz. Aspaldiko istorio beltz bat, inork argitu gabekoa, gordetzen da horma zahar haien artean.

 + 9 urte (berdea)

 Liburutegi hauetan

Euskal Herrietako ipuinak

Euskal Herrietako ipuinak

Juan Kruz Igerabide

Ipuinak munduan bizi dira, herrialde batetik bestera mugituz, hizkun­tza batetik bestera eraldatuz, laburtuz, luzatuz, beste ipuin batzuekin nahasiz. Ipuinak denboran hara galtzen dira, aro batetik bestera; aro ba­tzuk gogoan ditugu, idatziz jasota; beste batzuk, berriz, betiko galdu ditugu.
Pirinioen bi aldeetako euskal herrietako ipuinak dira hauek, ikertzaileek jasoak. Batez ere Jose Maria Satrustegik Nafarroan eta Joxe Miel Barandiaranek eta Joxe Arratibelek Gipuzkoan jasotakoetan oinarritu naiz.

 + 6 urte (gorria)

 Liburutegi hauetan

Erika, ez naiz perfektua

Erika, ez naiz perfektua

Alfonso Bañeres

Inperfekzioaren aldeko manifestu bat da, eta hori adierazteko Erikaren historia hartu dugu kontagai. Triku eme bat da Erika, hanka bat galdu duena eta horregatik abandonatua izan dena basoaren erdian. Hantxe doa basoan bizi diren pertsonaiak banan-banan ezagutzen, eta ulertuz doa ikasgai bat, inor ez dela perfektua eta nork bere burua den bezalako maitatzen ikasi behar duela

Ipuin hau autoestimuaren aldeko mezu bat da, haurtzaro deitzen dugun garai magiko baina hauskor hori inork apur ez dezan, ezta perfektu usteko jende horren intolerantziak ere.

 + 9 urte (berdea)

 Liburutegi hauetan

Cuentos de buenas noches para niñas rebeldes

Cuentos de buenas noches para niñas rebeldes

Elena Favilli

Había una vez una princesa... ¿una princesa? ¡¿Qué?! Había una vez niña que quería llegar hasta Marte. Érase una vez una mujer que se convirtió en una de las mejores tenistas del mundo y otra que descubrió cómo se da la metamorfosis de las mariposas. 
De Frida Kalo a Jane Goodall, de Coco Chanel a Nina Simone, de las hermanas Bronte a Marie Curie este libro narra las extraordinarias vidas de 100 mujeres valientes y, además, cuenta con las ilustraciones de 60 artistas de todo el mundo.

 + 9 urte (berdea)

 Informazio gehiago

 Liburutegi hauetan

 

 

Malen labirinto madarikatuan

Malen labirinto madarikatuan

Joxerra Garzia Garmendia

Labirintoa zen, duela gutxi arte, Igeldoko Jolas Parkeko atrakziorik arrakastatsuena. Gero, zurrumurrua zabaldu zen, Donostian desagertu ziren pertsona batzuk hantxe galdu ote ziren, labirintoan sartu eta ez zirela handik sekula atera, madarikatua zegoela labirinto hura, erokeria zela han sartzea... Egun batean, kalean asper-asper eginda daudela, Igeldora igo eta labirintoan sartzea proposatu die Malenek lagunei. Inork ez du horrelakorik nahi, jakina, baina Malen burugogorra da, oso, eta bera bakarrik joatea erabaki du. Han barruan, hainbat pertsonaia bitxirekin egingo du topo, eta lanak izango ditu irteera aurkitzeko.

 + 9 urte (berdea)

 Liburutegi hauetan

 

Grufaloaren alaba

Grufaloaren alaba

Julia Donaldson

Grufaloak alabari esan zion, behin batean, inoiz ere ez sartzeko baso ilun sakonean.
Sagu Erraldoi Gaiztoak harrapatuko zuela eta hozkada batean jango zuela bestela.
Gau ilunean, elurra ari zuela gogotik, grufaloaren alaba irten zen leize-zulotik. Sagu Erraldoi Gaiztorik ez zen inon existitzen. Berak hori ustez zuen, baina egia ote zen?

 +0 urte (urdina)

 Liburutegi hauetan

Lilith-en altxorra

Lilith-en altxorra

Carla Trepat Casanovas

Sexualitatea, plazerra eta hileroko zikloari buruzko ipuina. Gure gorputz femeninoaren barnean dagoen edertasunaren eta aberastasunaren aldarrikapen bat da. Sentsibilitatearekin, maitasunarekin eta poztasunarekin idatzia. 

 + 9 urte (berdea)

 Liburutegi hauetan

Rita tenislari

Rita tenislari

Mikel Valverde

Ritak gehien-gehien maite duena kantua eta dantza dira, eta ospetsu izan nahi du. Gitarrarik ez duenez, aitaren teniseko erraketa hartu eta bere gelan ixten da kontzertuak eskaintzeko. Gurasoek uste dute alabak tenislari izatearekin amets egiten duela, eta hari ezusteko polit bat ematea erabakitzen dute. Zer egingo du Ritak? Berari ez zaio tenisa gustatzen!

 + 9 urte (berdea)

 Liburutegi hauetan

Arrosa eta leuna

Arrosa eta leuna

Adela Turin. Nella Bosnia

Lorategi batean itxirik bizi dira elefante-kume emeak. Paskualina da haietako bat, baina, besteek ez bezala, ez du lortzen bere azala arrosa eta leuna izatea. Aitak eta amak, etsiturik, itxura hori izatera behartzen ez dutenean, Paskualina askatasuna zer den ohartuko da, eta berdintasunerako bidea irekiko die bere lagunei

 + 5 urte (gorria)

 Liburutegi hauetan

Familia giroan

Familia giroan

Béatrice Boutignon

Jolas-liburu honetako animaliak familiatan bilduta daude: antzekoak dira, baina, aldi berean, desberdinak.
Irakurleari dagokio deskribapenen arabera familiak bereiztea. Familia eredu asko daude: familia gurasobakarrak, tribuak, familia homoparentalak eta familia berregituratuak. Liburu hunkigarria eta samurra, ongi pasatzeko, baina baita gure arteko desberdintasunetatik ikasteko ere.

 + 6 urte (gorria)

 Liburutegi hauetan