Haurrak Gomendioak duen edukia.
Bidaia luzea
Daniel Hernández Chambers
Hau aldi berean gertatzen diren bi bidaiaren istorioa dugu. Gertakizunak tartekatzen dira sentikortasun eta samurtasunez beteriko lan honetan; antzar amak eta bere txitek hegoaldeko lur epeletarantz egiten dute hegan. Bizkitartean, gerran dagoen herrialdetik hanka egin nahian, giza familia batek ihesari ekiten dio iparralderantz. Bi gertakarien narrazioak bat datoz bidaiari gazteen beldurra erronken aurrean islatzean.
+ 6 urte (gorria)
Bilatzen
Olga de Dios
Hausnarketa egitera gonbidatuko gaituen Olga de Diosen beste ipuin bat. "Bilatzen" batzuetan aurrean ikusten ez ditugun gauzak eta pertsonak aintzat hartzen lagunduko digun istorio bat da.
+ 0 urte (urdina)
Un papá con delantal
Magela Demarco
A que no lo sabéis! En casa, en lugar de una señora que nos ayuda con los quehaceres del hogar, tenemos un hombre que usa delantal. Se llama Amador, lo contrató mamá y lo sabe hacer todo. Pasa el trapo rapidísimo, como si bailara, limpia los muebles y deja los azulejos brillantes. Compra comida ecológica y a buen precio, lava y plancha como nadie, y conoce un montón de trucos. Desde que llegó ha revolucionado toda la casa... y también a los que vivimos en ella. Sobre todo a papá y a Santi, mi hermano. «Amador, eres mi ídolo, tú sí que llevas el delantal bien puesto», le digo yo. Mamá le dice: «¿Por qué no te conocí antes?». Y papá y Santi, ¿qué dicen? + 5-7 urte
7 noches con Paula
Patxi Zubizarreta
Este cuento nos explica las siete noches que Paula pasó en el hospital cuando estuvo enferma. Pero contiene otros muchos cuentos para que tú también disfrutes, para que no te aburres, e incluso para que te ayuden a curarte.
Liburu hau Hernani Institutuko ikasle batek gomendatu digu, eta euskaraz ere badago: Paularen zazpi gauak.
+9 urte (berdea)
Samuel eta gau amaiezina
Nono Granero
Mundu guztiak uste du oilarrek kukurrukua eguzkia irtetean egiten dutela. Baina, egia esan, alderantziz da: oilarraren kukurrukuak eguzkia esnatzea dakar eta mugimenduan jartzea. Hori dela eta, Nino Oilar eztarria gorrituta lokartu zen gauean, «ku» esateko gai ere ez zela, Samuel pare bat zuringoren bila joan zen. Baina, une horretatik aurrera, beste hainbat animaliarengana jo behar izan zuen (oiloak, ipurtargiak, erleak, lehoiak, tapikuak...), oilarraren eztarria sendatzeko erremedioa lortzeko.
+ 6 urte (gorria)
Sasiolako errotaria
Ramon Olasagasti Aiestaran
Ander begitan hartua dute ikaskide batzuek. Mila deabrukeria egiten dizkiote eta ez dute bakean uzten. Anderrek, ordea, ez ditu salatu nahi. Sasiolako errota abandonatura eramango dutela egiten diote mehatxu, hango mamuarekin gaua igarotzera. Herrian beti izan dira zurrumurruak eta kontu ilunak Sasiolako errotari buruz. Aspaldiko istorio beltz bat, inork argitu gabekoa, gordetzen da horma zahar haien artean.
+ 9 urte (berdea)
Euskal Herrietako ipuinak
Juan Kruz Igerabide
Ipuinak munduan bizi dira, herrialde batetik bestera mugituz, hizkuntza batetik bestera eraldatuz, laburtuz, luzatuz, beste ipuin batzuekin nahasiz. Ipuinak denboran hara galtzen dira, aro batetik bestera; aro batzuk gogoan ditugu, idatziz jasota; beste batzuk, berriz, betiko galdu ditugu.
Pirinioen bi aldeetako euskal herrietako ipuinak dira hauek, ikertzaileek jasoak. Batez ere Jose Maria Satrustegik Nafarroan eta Joxe Miel Barandiaranek eta Joxe Arratibelek Gipuzkoan jasotakoetan oinarritu naiz.
+ 6 urte (gorria)
Erika, ez naiz perfektua
Alfonso Bañeres
Inperfekzioaren aldeko manifestu bat da, eta hori adierazteko Erikaren historia hartu dugu kontagai. Triku eme bat da Erika, hanka bat galdu duena eta horregatik abandonatua izan dena basoaren erdian. Hantxe doa basoan bizi diren pertsonaiak banan-banan ezagutzen, eta ulertuz doa ikasgai bat, inor ez dela perfektua eta nork bere burua den bezalako maitatzen ikasi behar duela
Ipuin hau autoestimuaren aldeko mezu bat da, haurtzaro deitzen dugun garai magiko baina hauskor hori inork apur ez dezan, ezta perfektu usteko jende horren intolerantziak ere.
+ 9 urte (berdea)
Cuentos de buenas noches para niñas rebeldes
Elena Favilli
Había una vez una princesa... ¿una princesa? ¡¿Qué?! Había una vez niña que quería llegar hasta Marte. Érase una vez una mujer que se convirtió en una de las mejores tenistas del mundo y otra que descubrió cómo se da la metamorfosis de las mariposas.
De Frida Kalo a Jane Goodall, de Coco Chanel a Nina Simone, de las hermanas Bronte a Marie Curie este libro narra las extraordinarias vidas de 100 mujeres valientes y, además, cuenta con las ilustraciones de 60 artistas de todo el mundo.
+ 9 urte (berdea)
Malen labirinto madarikatuan
Joxerra Garzia Garmendia
Labirintoa zen, duela gutxi arte, Igeldoko Jolas Parkeko atrakziorik arrakastatsuena. Gero, zurrumurrua zabaldu zen, Donostian desagertu ziren pertsona batzuk hantxe galdu ote ziren, labirintoan sartu eta ez zirela handik sekula atera, madarikatua zegoela labirinto hura, erokeria zela han sartzea... Egun batean, kalean asper-asper eginda daudela, Igeldora igo eta labirintoan sartzea proposatu die Malenek lagunei. Inork ez du horrelakorik nahi, jakina, baina Malen burugogorra da, oso, eta bera bakarrik joatea erabaki du. Han barruan, hainbat pertsonaia bitxirekin egingo du topo, eta lanak izango ditu irteera aurkitzeko.
+ 9 urte (berdea)