Web edukia bistaratu

Gure ikuspuntua

Hernaniko liburutegia herritarrentzat informazio zerbitzua, irakurketarako espazioa eta kulturako topalekua  da. Hori guztia egia izateko lana egiten dugu

Irakurketa zaindu eta sustatu egiten dugu, gure funtsak eguneratzen, nobedadeak eskuratzen, gomendioak eta gidak kaleratzen eta, nola ez,  erabiltzaileen ekarpenak kontuan hartzen.

Liburutegia

 

Zer nahi dugu

Kontsulta zerbitzuaren bidez,  herritarrek behar duten informazioa ematen saiatzen gara eta formaziorako beharreko tresna osagarriak (kontsulta liburuak, ikus-entzunezkoak edota internet zerbitzua) eskuratzen ditugu.

 

Zer egiten dugu

Ez ditugu ahazten herritarren unean uneko beharrak , horregatik kultur artekotasuna eta lankidetza gure zeregin guztietan ardatz dira.