Web edukia bistaratu

Jarduerak

Ipuin kontaketak

Haurrentzako saioak, istorioak eta kontuak entzuteko aukera.

Nola funtzionatzen du

Saioak: adin tarte ezberdinentzako 2 saio egun berean.

  • 3- 4 urtekoentzat 20 /30 minutukoa.
  • 5-7 urtekoentzat  30 /45 minutukoa.

Haurrak bakarrik sartzen dira, gurasoek kanpoan itxoin behar dute.

Lekua: Biteri kultur etxea, liburutegia txikia gelditu zaigu eta.

Saioak agendan eta prentsan iragarriko ditugu.

Ipuin kontaketak

 

Lehengo irakurleak

Ikastetxeekin hitzartutako saioak izaten dira. LH 1 mailakoentzat.

Helburua

Irakurtzen hasten direnei erakustea,  irakurtzeak duen alde praktikoa.eta liburutegiak beraientzako dituen aukerak.

Nola funtzionatzen du

Irakasleak liburutegiko arduradunarekin harremanetan jarri behar du, datak adosteko.

Saio motzak izaten dira, ordu erdikoak. Bertan liburu erakargarrien bidez, ipuinak erakusteaz gain beraientzat egoera arrunt eta atsegin batetik abiatuta, bere eguna ospazteko festa, erabilgarri eta interesgarri izan daitezkeen liburuak erakusten dizkiegu: maskotei buruz, eskulanei buruz, sukaldaritzari buruz, asmakisunak, aho korapiloak, ipuin zoragarriak…