Web edukia bistaratu
Lan taldea
5 pertsonako lan taldea gara, eta helburu bera dugu: liburutegia topagune bihurtzea, bertara datozenen eta ez datozenen beharrak asetuko dituen topagune.
Lan eta ideia gehienak denon artean egiten ditugun arren, bakoitzak arlo batzuk lantzen ditu:
- Ainara: gure sare sozialak eguneratu eta elikatzen ditu. Eta gure web orria ere zaintzen du.
- Eva: administrari lanez arduratzen da. Eta katalogatze lan korapilatsuaz ere bai.
- Pili: gure biltegia eskuragarri eta txukun mantentzen du. Eta produkzioarekin zerikusia duen ezer falta ez dadin arduratzen da.
- Ramón: diseinuko lanetan xehetasunez aritzen da. Eta gure interesgunetako bat eguneratzen du.
- Raquel: gauzak bere bidean joatea zaintzen du. Eta gaineko erakundeekin dugun harremana emankorra izan dadin lan egiten du.