Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Hernaniko liburutegia

Web edukia bistaratu

Literatur solasaldiak

Irakurtzen duzuna beste irakurle batzuekin partekatzea gustukoa duen horietakoa  bazara, informazio hau interesatuko zaizu.

 

Nola funtzionatzen du?

  • Bi talde daude: Solasaldiak euskaraz  eta solasaldiak gaztelaniaz
  • Hilabetean behin biltzen gara, hautatutako liburu bati buruz mintzatzeko.
  • Koordinatzaile batek zuzendutako ordu eta erdiko saioak izaten dira.
  • Liburutegiak ahaleginak egingo ditu tituluaren aleak eskuratzeko taldeko irakurleei banatzeko.  Ezinezkoa izango balitz, talde kideen artean moldatu beharko dira.
  • Informazio gehiago nahi baduzu, galdetu liburutegian
Eduki publikatzailea
Atzealdea

Gauaren sakonean. Haruki Murakami

16 URR
Solasaldiak

Gauaren sakonean gau bakar batean gertatzen daTokion. 6 ordu eta 56 minututan, protagonista bitxi batzuen bizitzak jarraitu ahal izango ditugu. Tokioko gauerdian, lo egin ezinik, Denny's izeneko jatetxe batean neska gazte bat irakurtzen ari da. Halako batean, musikari bat eseriko zaio ondoan eta harekin partekatuko du mahaia une batez; Baxu-baxu, Percy Haith eta bere orkestraren Go away little girl pieza entzuten da. Handik urruti, neskaren ahizpa (Loti Ederra bailitzan), lo datza, bi hilabete luzez, logela batean. Baina Tokioko gauak, musikariarekin duen solasalditik atera eta baldarkeriaren giza zurrunbiloan irentsiko du gure protagonista. Neskak Mari du izena eta goiztiria baino lehen elkartuko da berriz musikariarekin, hura ere bere taldearekin egin berria duen saiotik itzuli ondoren.

  • Ordutegia: 19:30 - 21:00
  • Gidaria: Ane Mayoz
 

 

Dokumentua deskargatu

Gauaren sakonean [pdf]

 
 

 

 


 


Habiaratutako portletak
Web Form
Izena eman

Interesatuta bazaude, liburutegira hurbildu eta zure izena eman edo jarraian dagoen formularioa bete eta bidali. Kontuan hartu liburuak eskuratzeko batzuetan bi aste behar direla

Eremua ez da mandatory.
Eremua ez da mandatory.
Eremua ez da mandatory.
Eremua ez da mandatory.
Identifikatzeko Testua Refresh CAPTCHA Refresh CAPTCHA
Web edukia bistaratu

Agenda