Nobedadeak

Haurrak Nobedadeak duen edukia.

Barraskilo detektibea eta saihetsandiren misterioa

Barraskilo detektibea eta saihetsandiren misterioa

José Francisco Viso

Barraskidetektibe ausartak eta horren laguntzaile leialak, Eustakio zizareak,urmaelaren inguruko lapurreten kasu bitxia argitu behar dute. Baina, bat-batean,,inork itxaroten ez zuen gertaerak osoan aldatu du ikerketaren norabidea: gurelagunak bizi diren urmaela ur guztia galtzen ari da. Inork ere ez dumisterioa ulertzen eta auzoak larritutadaude: urmaela sikatuz gero, inork ere ez du bizirik iraungo. Gauza izango oteda barraskilo jakintsua erruduna aurkitzeko eta bere adiskideak salbatzeko?

 + 8 urte berdea)

 Liburutegi hauetan

Katta urtebetzea

Katta urtebetzea

Miren Agur Meabe

Kattak gonbita jaso du Bertolen festara joateko. Opari polit bat prestatu dio. Bidean lagun batzuk batu ditu, baina ekaitza dute gainean....

 + o urte (urdina)

 Liburutegi hauetan

 

Medusa begi bistan

Medusa begi bistan

Bat pat

Fogvillen auzoko berriak dauzkagu: Gordon ahizpak Ilun Enean bizitzen jarri dira, etxe handi abandonatuan (denok sorginduta dagoela uste dugun hartan). Gainera, hirian Pertseoren estatua baliotsu bat erakutsiko duen erakusketa izango da, eta badakigu lapur bat hura lapurtu nahian dabilela. Ahizpa beldurgarriekin eta lapur kezkagarriarekin...onik aterako ote gara?

 +8 urte (berdea)

 Liburutegi hauetan

Iker ikerlaria eta fantasia liburua

Iker ikerlaria eta fantasia liburua

Xabier Olaso

Gaia: Irudimenaren indarra eta asmamenerako gaitasuna Girotzea: Ikerren logela eta Bilbo Laburpena: Irakurle fin-fina da Iker ikerlaria. Erraldoi ere bilaka daiteke, oinak lurrean, liburua eskuetan eta burua… hodeietan. Irakurriz abentura miresgarriak bizi izaten ditu. Ezagutu nahi duzu horietako bat?

 + 5 urte (gorria)

 Liburutegi hauetan

Karl Marxen kapitala

Karl Marxen kapitala

Joan Riera

Nork ez ditu ipuinak gustuko? Karlos aitonari istorio bat kontatzeko eskatu diote bilobek: ez zaldunik ez printzesarik, ez errege ez herensugerik, egiazko istorio bat baizik. Eta hala hasiko zaie aitona, hain aspaldi ere ez dela gertaturiko zerbait kontatzen, oraindik ere munduko hainbat txokotan gertatzen den zerbait. Frederiko, Rosa eta lankideen borroka da hau.Nork esan du ekonomia gauza konplikatua denik? Hona Marxen teoria ekonomikoaren oinarrizko printzipioa ezagutzeko istorio bat, umeentzako eta hain ume ez direnentzako ipuina.

 + 8 urte (berdea)

 Liburutegi hauetan

Sorginkeria izoztua

Sorginkeria izoztua

Maxe L' Hermenier

Zer dela-eta zara horren arraroa, Isaline? -Egia esatea nahi baduzu, sekretu bat daukat, baina inork ez du jakin behar... sorgina naiz! Abentura honetan elurretako txangoa egitera joango naiz. Thomasekin denbora igarotzeko modu ederra, baina... orduantxe, doi, sorginek magia-azterketa egin nahiko didate! Amama etorriko zait sorginkeria-ikasgaiak ematera, eta, hori asko ez dela, Laurie gogaikarria nire logelan geratuko da. Amorragarria! Bestalde, ikasle berri bat etorriko da eskolara eta denon arreta bereganatuko du, Thomasena bereziki..

 + 8 urte (berdea)

 Liburutegi hauetan

Iritsi gara

Iritsi gara

Jasone Osoro

Telesailaren 6.0 denboraldiko pertsonaien istorioak ekarriko dizkigu liburu honek. Bat-batean, kamioi bat gurutzatu da errepidean eta auto-ilarak sortu ditu. Uste baino gehiago luzatuko da itxaronaldia, eta dozenaka autobusek eta kotxek geldirik eta zain egon beharko dute. Auto batean daude Zuri, Eli, Gari eta Julen; autobusetako batean, berriz, Danel, Eider, Eneko, Maddi, June eta Igor. Aimar amarekin doa autoz..

 + 8 urte (berdea)

 Liburutegi hauetan

Vertzingetorixen alaba

Vertzingetorixen alaba

Renne Goscinny

Asterixen abenturetan lehendabiziko aldiz neska gazte batek esku hartuko du. Adrenaline begirada tinkoa eta gorpuzkera argala eta altua aurkezten duen neskatxa ile gorriduna da. Pertsonaia hori Asterix, Obelix eta Idefixekin batera agertzen da komiki berri honen azalean.

 + 8 urte (berdea)

 Liburutegi hauetan

Belatz-begiaren misterioa

Belatz-begiaren misterioa

Roberto Santiago

Sevilla La Chicaco historia osoan lehen aldiz, lau talde handi arituko dira elkarren aurka lehian, gabonetako torneo batean: Real Madrid, Barça, Atletico de Madrid… eta Soto Alto.

Eta haurren kategoriako futbolean lehen aldiz, belatz-begiaren  teknologia erabiliko dute partidetan. Baina Sevilla La Chicaco herria pintadaz josten ari da norbait

 +8 urte (berdea)

 Liburutegi hauetan

Gente ( poco) corriente

Gente ( poco) corriente

Mikel Casal

Nico nos presenta a la gente de su barrio, los personajes cotidianos con los que se cruza todos los días: Daniela, una enamorada de los gatos; Sara, la librera; Mike, un loco del surf… A primera vista, todos parecen muy normales, muy corrientes, pero si uno profundiza un poco, si uno sabe mirarlos con ojos nuevos, las personas adquieren un valor especial que los hace irrepetibles. Un libro de una ternura y de una inteligencia que no pasarán desapercibidos para nadie. Un libro en el que la diversidad, la tolerancia y el amor al prójimo se viven con toda naturalidad. Y con una sonrisa.

 + 5 urte (gorria)

 Liburutegi hauetan