Nobedadeak

Haurrak Nobedadeak duen edukia.

Emiliren desabenturak

Emiliren desabenturak

Antton Kazabon

Batzuentzat dibertigarria da Emili, besteentzat, gafea. Nahiz eta beldurrak airean ibili zenbaitetan, gehienetan barrez lehertzen amaitzen dute bere lagunek. Emili dibertigarria ala gafea den jakiteko, bere desabenturak irakurtzea, onena.

 + 8 urte (berdea)

 Liburutegi hauetan

Grigor eta erlea

Grigor eta erlea

Juan Kruz Igerabide

Grigor, haur guztiak bezala, mundua miatzen dabil, zer topatuko. Lagun ezin hobeak aurkitzen ditu bidean, eta, guztien gainetik, erlea du bidelagun eta adiskide zintzo, liburu honetako lau ipuin dibertigarrietan:

Egunez parke batean

Gauez zoo batean

Denboraldi bat ospitalean

Oporraldi bar baserrian

 + 8 urete (berdea)

 Liburutegi hauetan

Dragoi aita-semeak

Dragoi aita-semeak

Alexandre Lacroix

Aitari benetako dragoia dela frogatzeko, Strokkurrek auzoko herriko etxe batzuk erre behar ditu. Tradizioak hala agintzen du! Baina Strokkur ez dago oso pozik. Nekez botatzen du sua, eta garrantzi gabeko gauzaren bat egiteko soil-soilik, ahoratzeko barraskiloren bat edo beldarren bat erretzeko, adibidez. Jakingo ote du bere milurteko familia zaharrari ohore egiten?

 + o urte (urdina)

 Liburutegi hauetan

Emilek igeltsua nahi du.

Emilek igeltsua nahi du.

Vincent Cuvellier

Emilek gaur igeltsu bat eraman nai du soinean; hori bai minik hartu gabe, izan ere Emile ez da ergela.

 +6 urte (gorria)

 Liburutegi hauetan
 

Uda bat Senegalen

Uda bat Senegalen

Lur Gallastegi

Garazik eta Izarok ustekabe galanta hartuko dute, aitak esaten dienean uda osoa Senegalen pasatuko dutela, aita erizainak bertako ospitale batean laguntzen duen bitartean. Hasieran dena da berria: jendea, giroa, etxeak, usainak… Lagunak egiteak ere ez dirudi erraza bi neskentzat, bertako hizkuntza ezagutu gabe. Hala ere, sorpresa atsegin eta hunkigarriz beterik egongo da Afrikako egonaldi hori.

 + 8 urte (berdea)

 Liburutegi hauetan

 

Galduta? Bai zera!

Galduta? Bai zera!

John Bong

Untxiño tarta gozoa egiten ari da. Tarta! Tarta! Tarta! Baina marrubirik gabe geratu dira etxean, eta, marrubirik gabe, tartarik ez! Tartarik ez? Ezta pentsatu ere! Horregatik, marrubi bila irten da. Bila eta bila, gero eta urrunago joan da, baina ez da galdu. Bai zera! Ziur?

 +0 urte (urdina)

 Liburutegi hauetan

Euskal Herriko Kondaira onenak

Euskal Herriko Kondaira onenak

Antton Irazusta

Liburu honetan Euskal Herrian mendeetan zehar belaunaldiz belaunaldi igarotako kondairak topatuko dituzu. Umeei zuzendutako zazpi narrazio dira guztira. Etxeko txikiek Basajaun, Olentzero, Mozolo, galtzagorri edo sorginen istorio harrigarriekin gozatu dezaten

 +6 urte (gorria)

 Liburutegi hauetan

¡Hola mundo!

¡Hola mundo!

Jonathan Litton

Aprende a decir "hola" a personas de todo el planeta con este atlas de saludos. Más de 150 lenguas y su pronunciación, jeroglíficos, lenguas de signos y sistemas curiosos de escritura. ¡Un apasionante mundo de palabras te aguarda en este libro!

 +6 urte (gorria)

 Liburutegi hauetan

12 Ipuin magiko

12 Ipuin magiko

#

Ipuinen mundu magikoan murgildu zaitez. Edozein adinetako irakurleei zuzendutako liburu honetan, ilustrazio ederrak eta istorio ezagun ugari topatuko dituzu.

  +6 urte (gorria)

 Liburutegi hauetan