Nobedadeak

Gazteak Nobedadeak duen edukia.

Hari Single bat

Hari Single bat

Idoia Garzes

Amaren baserri zaharrera oporretara joanda, amonaren kutxa zaharra zabaldu du Arrakok. Amonaren ardatza aurkitu du han, makila magikoa dirudien zurezko tresna bat haria harilkatzeko erabiltzen dena.

Amonaren ardatza eskuetan, izpi bati tiraka, korapiloak deseginez, isiluneak betez, etendako haria birsortuko du Arrakok. Iragana eta oraina lotzen dituen hari mehe hauskorra. Amonaren historia, Arrakorena ere badena, historia isildua eta isilarazia izan baita, ahanzturara kondenatua.

 + 12 urte (horia)

 Liburutegi hauetan

Katu

Katu

Iñigo Dierez

Asier bullying-aren biktima da, bere gelako hiru lerdok bizitza izorratzen diote eta edozer egingo luke haietaz libratzearren. Bat-batean, amets bat balitz bezala, zer eta katu beltz bat azalduko zaio, bere nahiak gauzatzeko prest: Asierrek nahi badu, katuak hil egingo ditu hainbeste sufriarazten dioten malapartatu horiek. Horren truke, baina, Asierrek maite duen norbait ere bizidunen mundutik eramango du katuak. Zorakeria dirudi, baina egia balitz? Proposamen kilikagarri bezain arriskutsua?

 +14 urte (beltza)

 Liburutegi hauetan

 

Héroe a mi pesar

Héroe a mi pesar

María Menéndez-Ponte

Una novela realista que aborda con humor los problemas cotidianos de los adolescentes.A veces las cosas no son fáciles, aunque seas un héroe. Andrés es un chaval normal y corriente, aunque ahora todo el mundo a su alrededor se empeña en decir lo contrario. ¿Que le dieron un navajazo por defender a un amigo? Sí, pero fue un impulso. Además, ¿es que eso importa ahora? Tiene un montón de asuntos más urgentes: Sara, los estudios, su nuevo trabajo, el negocio de sus padres, el problema de Belén...

 + 14 urte (beltza)

 Liburutegi hauetan

 

Serafina y el bastón maligno

Serafina y el bastón maligno

Robert Beatty

Serafina ha derrotado al hombre de la Capa Negra, pero le esperan nuevos peligros.

Ahora que los habitantes de la casa Biltmore saben de su existencia, deberá apañárselas en el luminoso y vibrante ambiente de la alta sociedad, con sus elegantes y extrañas costumbres. Pero Serafina siente que tampoco pertenece a este mundo.

La llegada de un siniestro visitante presenta una nueva amenaza: un terrible poder se está apoderando de la mansión y del bosque que la rodea. Serafina deberá encontrar el lugar al que pertenece para detener a este poder maligno... antes de que engulla su hogar.

 + 12 urte (horia)

 Liburutegi hauetan

Izadia

Izadia

Garazi Albizua

Gaur arratsaldeko bostetan ez zaitezte kalera atera, ez zaitezte etxean gelditu, ez joan eskolara, ezta lanera ere. Hil egingo zaituztet; egia esan, ez dago gordelekurik. Katixa dut izena eta zuek guztiok, kitu ez zareten horiek, gaur behingoz pairatuko dituzue egon zen politika ustelaren ondorioak.

 +14 urte (beltza)

 Liburutegi hauetan

Diario de una muser

Diario de una muser

Mónica Morán

¡Qué pasada compartir vídeos en Musical.ly y echarnos unas risas con los amigos! Todo empezó así, jugueteando como si nada. Pronto llegaron los likes y los comentarios que animaban a ir a más. Ir sumando seguidores día a día, superar el millón, ganar la corona de Musical.ly... ¡no me lo podía creer! Casi de la noche a la mañana, pasé a ser una chica de lo más normal a entrar en el mundo de los influencers.

 +14 urte (beltza)

  Liburutegi hauetan

 

Urpekariak

Urpekariak

Fermin Etxegoien

Aita-semeak Gironako herri turistiko batera joan dira udako oporretan. L’Estartit herrian ostatu hartu eta gertu dauden Meda uharteetara doaz beren urpekaritza bataioa egitera. Itsas bidaiatxoan, ama-alaba batzuk ezagutu dituzte, eta bi gazteen artean begiradak gurutzatzen dira. Jonanentzat zoragarriak izango dira handik aurrerako egunak, eta aita pozik dago semearen bizi-poza ikusita. Baina, bere zoriontasun beteenean, semea ohartzen da aitaren bakardade puntuaz; alai dago aita, bai, baina atsekabetasun igurtzi hori disimulaezina du.

 +14 urte (beltza)

 Liburutegi hauetan

 

Txorizale bat gerran

Txorizale bat gerran

Carlos Puig Ayestaran

Txoriak maite dituen eta II. Mundu Gerran Pirinioak patruilatzen ari den soldatu inozente eta on huts baten abenturak kontatzen ditu nobela grafikoaren eta komikiaren arteko lan honek. 

 +12 urte (horia

 Liburutegi hauetan

Ikusezina

Ikusezina

Laida Martinez Navarro

«Ismael Arana naiz, hamasei urte ditut, eta batzuetan ikusezina izan nahi nuke, airean desagertu ahal izateko». Beharbada, dagoeneko gehiegi dira halako esaldiak errepikatzen dituzten gazteak. Egoera horri aurre egin gabe jarraituko dugu? Beste aldera begiratuko dugu, guri tokatu ez bazaigu? Benetan? Arazo bat konpontzeko lehen urratsa arazo hori badugula onartzea omen da. Agian, arazo bat duen belaunaldi bat gara.

 + 12 urte (horia)

 Liburutegi hauetan

Kinito egunak

Kinito egunak

Jabi Elortza

16 urteko mutil-kuadrilla bat, Bilbon, 80ko hamarkada amaieran. Parrandak eta neskak dituzte buruan, pozik bizi dira antza, baina axolagabetasun itxura horren azpian urak ez daude horren bare: taldeko baten lepotik barrez ibiltzeko ohitura hartu dute, hura bihurtu dute txantxa eta irain guztien jomuga, eta inork ez daki egoera nondik lehertuko den…

 +12 urte (horia)

 Liburutegi hauetan