Nobedadeak

Ikusten al duzu nire isatsa

Ikusten al duzu nire isatsa

Anita Bijaterbosch

Liburu honetako basoko animaliek buztana soilik erakusten dute hasieran. Isats iletsuak, txiki-txikiak, biribilak... Ba al dakizu zer animalia dagoen hegalaren atzean? Eta kumeak non bizi diren? Ikus ezazu!

 + 0-4 urte ( urdina)

  Liburutegi hauetan

Kinito egunak

Kinito egunak

Jabi Elortza

16 urteko mutil-kuadrilla bat, Bilbon, 80ko hamarkada amaieran. Parrandak eta neskak dituzte buruan, pozik bizi dira antza, baina axolagabetasun itxura horren azpian urak ez daude horren bare: taldeko baten lepotik barrez ibiltzeko ohitura hartu dute, hura bihurtu dute txantxa eta irain guztien jomuga, eta inork ez daki egoera nondik lehertuko den…

+12 urte (horia)

Liburutegi hauetan

Musuak baino laburragoak diren ipuinak

Musuak baino laburragoak diren ipuinak

Ana Urkiza

Munduko ipuinik laburrenak kontatzen aditua egin zitzaigun aita, eta gure gabon musu guztiak irabazi zituen.

Aitak, xantaia hartatik irabazten atera zela aitortu zigun behin: gure musuek gehiago irauten zutelako bere ipuinek baino.

+ 0 urte (urdina)

Liburutegi hauetan

Munduari itzulia 80 ipuinetan

Munduari itzulia 80 ipuinetan

José Morán

Eman diezaiogun MUNDUARI ITZULIA 80 IPUINETAN, bost kontinenteetako herri-kontakizun ospetsuenak irakurriz. Ipuin herrikoi hauek gaur egun arte iraun dute, eta milaka urtean zehar aberastu, eta ahoz aho transmititu dira, beranduago idatziz jaso diren arte.

+ 6 urte (gorria)

Liburutegi hauetan

Saharako itsasoa

Saharako itsasoa

Lur Gallastegi

Haizearentzat uda berezia izango da hau: batetik, gurasoak elkarrekin haserre dabiltzala-eta, nor bere aldetik joango dira oporretan, eta bera izeba Eneritzen etxean geratuko da. Bestetik, izeba Eneritzek Saharako lagun batzuen alaba ekarriko du etxera uda-pasa: Souhaila.
Ez da erraza izango Souhaila eta Haizearen arteko harremana, hasieran.

+ 9 urte (berdea) 

Liburutegi hauetan

Aurpegiak

Aurpegiak

Mohamed Xukri

Aurpegiak da Mohamed Xukriren trilogia ospetsuaren azken nobela. Ogi hutsa lazgarri hartan eta Hutsegiteen garaian bezala, Tangerren elkarrekin topo egiten duten eta bereizten diren pertsonaiak bizi dira azken atal honetan ere. Idazlea ordea ez da pertsona bera.

Liburutegi hauetan

Neguko argiak

Neguko argiak

Irati Elorrieta


«Zer esan behar zion?», pentsatu du Añesek Berlineko bere sukaldean Xuanekin batera afaria prestatzen ari dela: «Hildako batekin egin duela azkenengoz larrutan?». Marta etorri da, karaoke bat inprobisatu, eta Pariseko Komuna gogora ekartzen duen kantua abestu du. Eszena eta ahots franko zelatatzen ditu eleberriak, erritmo azkarreko film baten gisan. Añesen eta Martaren ibilbideak zeharkatzen dituzten hainbat pertsonaia badatoz eta badoaz, leihoetan piztu eta itzaltzen diren argiak bezala, irristan. Porrotari, erresistentziari, ihesari edota berriz zerotik hasi beharrari buruzko kontakizunak harilkatuz, leku eta denbora ezberdinetako eszenak proiektatzen dira gizatalde solte baten barne munduan. 

Liburutegi hauetan

Isilpeko Sekretuak

Isilpeko Sekretuak

Aritza Bergara

Euskal Herriko elizgizonen artean hilketa segida bat aztoratzen ari da gizartea. Haien arteko lotura bakarra hilotzek anpuntazioak dauzkate. Nor ote da gertaeren arduraduna? Zer dela eta bortizkeria hau guztia?. Iritzi  publikoari kosta lain kosta ostentzen saiatu zaion arren, azken hamarkadetan izandako kontu izugarrienetako den...

 

Liburutegi hauetan

Hondamuinean

Hondamuinean

Zerocalcare

Bi dira “Hondamuinean” lanean ageri diren gai nagusiak. Batetik, narratzaileak (Zerocalcarek berak) «bere izateari uko egin gabe arrakastak eman dion bidea nola bizi duen kontatzen du, eta hori lotzen du, bestetik, bere lagunen egoerarekin, erabat prekarioa dena; esplizituki erakusten du horrek nola gaiztotzen duen giroa»

 Liburutegi hauetan

La abuela Meti.

La abuela Meti.

Aapo Rapi

"La yaya Meti" es un cómic lleno de humor inspirado por distintas visitas de Aapo Rapi a su abuela Meeri, de 85 años. Meeri vive una vida tranquila y apacible cerca del bosque, en donde la entrevista sobre su vida, tocando muchos de los eventos clave del siglo XX europeo. Rapi crea una especie de historia no oficial de Finlandia, contada desde el punto de vista de los desfavorecidos y los iletrados.

 Liburutegi hauetan