Nobedadeak

7 korapilo

7 korapilo

J.M. Udakiola

7 korapilo eleberri grafikoan sei perla bitxi aurkituko dituzu, ironiatik tragikotasuneraino doazen sei ipuin, tonu poetiko sakon batek bustiak maiz eta elkarren artean trebeziaz txirikordatuak, itsas-korapilo batean bezala.

Zintzilik

Zintzilik

Olatz Salvador

Zintzilik izeneko bere lehen diskoa aurkeztu du Olatz Salvador musikari donostiarrak. Skakeitan taldean hasi zuen bere musikari ibilbidea Salvadorrek eta duela lau urte inguru hasi zen bakarlari gisa: “Duela lau urte inguru bakarkako abesti batzuk sortu nituen eta bakarkako kontzertu bat eman nuen, hor hasi zen bola eta pixkanaka hasi nintzen”.

Musikari donostiarrak azaldu du “planifikatu gabe” hasi zela proiektua forma hartzen: “Gogoa neukan estudioko lan bat egiteko eta erabaki nuen bandarekin egitea. Horrela hasi nintzen biluzik zeuden abesti batzuei instrumentazioa jartzen”. Gaineratu du laguntzaile oso finak izan dituela bidelagun.

Entzun nahi?

Liburutegietan

La chica del cumpleaños

La chica del cumpleaños

Haruki Murakami

El día de su vigésimo cumpleaños también trabajó de camarera, como de costumbre. Le tocaba todos los viernes, pero, de hecho, }aquel} viernes por la noche no debería haber trabajado. Había intercambiado su turno con otra chica que también trabajaba por horas. Lógico. La mejor manera de pasar el vigésimo cumpleaños no es sirviendo }gnocchi} de calabaza y }fritto misto di mare} entre los berridos del cocinero. Pero el resfriado de la compañera con quien debería haber intercambiado el turno empeoró y ésta tuvo que meterse en cama. Con casi cuarenta grados de fiebre y una diarrea imparable, no podía ir a trabajar. Esa era la situación. Y fue ella quien tuvo que acudir apresuradamente al trabajo.

Liburutegi hauetan

Zu entzuteko gaude

Zu entzuteko gaude

Xabier Mendiguren

Hiru emakume protagonista, hiru ipuinez osaturiko triptikoa, egungo gizartea astintzen duten hainbat gai eta gaitz erdigunean jartzen dituena: bakardadea, menpekotasunak dituztenen zaintza eta horrek ekar dezakeen sakrifizioa, bizitzari zentzurik aurkitu ez eta suizidioaren aukera Zikinkeriak pilatu ohi diren alfonbra azpia altxatuko bagenu bezala, agerian geratuko dira ate osteko sekretuak, nori kontatu ez dakigun aitortzak, isilpeko erruak. Hiru emakume protagonista, hiru ipuinez osaturiko triptikoa, egungo gizartea astintzen duten hainbat gai ....

Liburutegi hauetan

Inozoen errua

Inozoen errua

Laurent Galandon

Lapurreta txikiengatik epaituak, Honoré, Adrien, Miguel eta Jean presondegiko nekazaritza kolonia batean egonaldi luze batekin zigortu dituzte. Bertan adingabekoak soilik badaude ere, gaztetxo hauek aspaldi galdu zuten euren xalotasuna. Irainak, otzantasuna, errepresioa eta mota guztietako gehiegikeriak ohikoak dira… Baina indarkeriaren eta injustiziaren aurrean, laguntasuna eta elkartasuna ere sortu daiteke. Horrelakoa da bizitza, hain zuzen ere, haurrentzako espetxe batea

Atrévete a enamorarte

Atrévete a enamorarte

Estelle Maskame

MacKenzie está enamorada de Jaden. Pero, tras un trágico acontecimiento, ella no sabe cómo acercarse a él. Quizá ambos solo teman perder lo que más les importa. O quizá valga la pena arriesgarse y saborear los detalles, descubrir el placer de las pequeñas cosas juntos y enamorarse.

Serafin eta basoko animaliak

Serafin eta basoko animaliak

Chauvel

Non bizi dira sugeak?
Nola ehizatzen dute azeriek?
Zer jaten dute hontz handiek?
Galdera horiei eta beste askori erantzungo die Serafin ingumak, ez baitago animaliei buruz ezer hark ez dakienik.
Paseo batek irauten duen tartean, modu jostagarri eta didaktikoan emango digu gure baso eta oihanetako hamar animaliaren berri: azeria, oreina, katagorria, hontza, azkonarra, sugea, basurdea, oilagorra, untxia eta katamotza.
Ibilaldi on, guztioi!

6012

6012

Karlos Linazasoro

1978ko martxoaren 28a. Gau erdian, T.-tik pasatzen den 6012 zenbakidun merkantzia trenak, errailetatik irten, eta lehergailu bat utzi du trenbidearen erdian: 55 tona azido zianhidriko daramatzan zisterna bat. Ia probintzia osoa desagerrarazteko indarra duen bonba bat. Lehen azterketen arabera, zisternak lehertzeko arrisku handiak ditu. Ezin liteke bertatik milimetro bat ere mugitu. T.-ko presidentearen agindupean, segituan jartzen dira martxan larrialdietarako gizatalde eta protokolo guztiak. Era berean, T.-ko biztanleriak laster jakiten baitu istripuaren berri, beldurra eta psikosia pizten dira herrian, kaos ezin esan ahalako bat.

Liburutegi hauetan

Aitak esan dit

Aitak esan dit

Astrid Desbordes

Zeruan hegan dabiltzan enarei begira daude Xuban eta bere aita... «Lurraren bestaldeko muturrera doaz», azaldu dio aitak. «Handitzen naizenean, horren urrun joan ahal izango naiz ni ere?», galdetu dio Xubanek. «Horixe! Eta baita urrunago ere», erantzun dio aitak.

Xubanek galdera ugari egiten ditu, etengabe…, bere beldurrak agerian utziz. Aitak lasaitu egingo du erantzun egokiekin, eta adorea, askatasuna eta maitasuna eskainiko dizkio hitz ederren bidez. “Bizitzaren bidaiak” haurrengan pizten dituen beldurrei aurre egiteko lagungarria den kontakizun poetikoa.

Izul ekhi

Izul ekhi

Paxkal Indo

Ekhi hirian bizi da... Aitatxi Beñat bere bizitegia partekatzerat heldu da... Artzaina zen eta Ekhi ttipiaren amentsak beteko ditu mendi, ardi, saia eta bertze ainitz gaietaz... Egun batez mendirat bakarrik joatea erabakitzen du..