Nobedadeak

La casa alemana

La casa alemana

Annette Hess

La vida de Eva Bruhn gira en torno a La casa alemana, el restaurante tradicional que regentan sus padres y en el que la familia comparte las pequeñas cosas del día a día: desde los entresijos de su trabajo en una agencia de traducción hasta el anhelo de que su novio se decida por fin a pedirle su mano a su padre. 
Pero en 1963 va a celebrarse en Frankfurt el primer juicio de Auschwitz, y el destino hace que Eva acabe colaborando con la fiscalía como intérprete, a pesar de la oposición de su familia. A medida que traduce los testimonios de los supervivientes, descubre la inmensidad y el horror de lo que sucedió en los campos de concentración y una parte de la historia reciente de la que nadie le ha hablado nunca. 

 Liburutegi hauetan

 

Moio

Moio

Kattalin Miner

"Zein da neurri ona gertakari batetik distantzia hartu ahal izateko, baina oraindik gertakariak fresko mantentzen direla ziurtatzeko? Noiz igarotzen da ‘gertatu berria den zerbait’, ‘gertatu zen hura’ izatera? Eta, beraz, noiz hitz egin ‘gertatu zen hartaz’?”. Halakoak galdetzen dizkio Kattalin Minerrek bere buruari liburuaren atarian, hamar urte lehenago hil zen Aimar Elosegi Ansa “Moio” bere lagun minaz oroitzean. Suizidioa eta transexualitatea, gure gizartea durduzatzen duten bi tabu elkartu ziren heriotza horretan. Bere garaian zirraraz eta hunkiduraz beteriko erantzuna izan zen Hernaniko herrian, lagunarenganako maitasunaz gainera transexualitatearekiko enpatia eta jarrera berri baten beharra aldarrikatu zituena.

 Liburutegi hauetan

 Ikus bideoa

 

Kenavo, zaku bete urre!

Kenavo, zaku bete urre!

Iñigo Ibarra

Bertso zahar batzuen hariari tira eginez, gazte batzuk ezustekoz beteriko abentura dibertigarri batean murgilduko dira. Pirata baten altxorra izanen dute jo-muga.

Toki arrotzetan ibiltzea tokatuko zaie, kultura berriak ezagutzea. Tartean, korapilorik latzena bezalaxe, haien arteko harremanak indartu eta sendotuko dira. Umorerik ez zaio faltako kontakizunari.

 +14 urte (beltza)

 Liburutegi hauetan

Nik sinesten dizut

Nik sinesten dizut

Samara Velte

Nik sinesten dizut. Ez dit ardura zer zeneraman jantzita. Ez dut uste zure hitza zalantzan jartzeko modukoak izan daitezkeenik gertaeren ordua eta lekua. Nik sinesten dizut. Berdin dit zure nagusiarekin hurbilekoa izan bazara, edo ez. Ez da garrantzitsua lanera makillatuta joaten zinen edo ez jakitea. Nik sinesten dizut. Nori inporta dio zenbatekin egin duzun larrutan ezetz esan duzun arte? Nik sinesten dizut. Zure betiko bizitza berreskuratzen saiatu zara. Saiatu. Jakin nahiko nuke, hala ere, zure barrua zelan dagoen. Nik sinesten dizut

 Liburutegi hauetan

 

Arkakusoa

Arkakusoa

Juan Kruz Igerabide

“Zer du aitonak buru soilaren erdi-erdian? Hara! Arkakuso bat da, eta ikaragarri handia du burua!”. Zuriñek ez daki, oraindik, oso-oso arkakuso berezia dela: hitz egiten dakien arkakuso bat! Zer kontatuko ote digu?

 + 5 urte (gorria)

 Liburutegi hauetan

 

Denok gara Google

Denok gara Google

Xabier Etxaniz

Eleberrian bi parte daude, bi narraziotan kontatuta, baina une batean biek topo egiten dute. Lehena Internet bidezko harreman bat da eta bigarrena, 1936ko gerran gertatutakoa. «Maitasun istorio bat sartu nahi nuen, baina egungo garaira ekarria», adierazi zuen Etxaniz Rojok. Orain dela 17 urte idatzi zuen bere lehen liburua eta ordutik beste sei eman ditu; batzuk eleberriak dira, gehienak ipuin bildumak. Testu horietan ere sortu izan ditu maitasun istorioak. «Idazten hasi nintzenean ez zen Google, Facebook, Instagram edo Twitter existitzen. Duela 15 urte gauzak nola bilatzen genituen ez gara gogoratzen», aipatu zuen.

 Liburutegi hauetan

 

Ataria

Ataria

Yolanda Arrieta

ATÃRIA

lau ikasle ezezagun institutu berean

ATÃRIA

bi jauzi denboran eta hamaika jirabira bidean

ATÃRIA

utopiazko babesgunea hiri distopiko batean

ATÃRIA

txango egiati bat fikziozko etorkizunean

 + 14 urter (beltza)

 Liburutegi hauetan

Hari Single bat

Hari Single bat

Idoia Garzes

Amaren baserri zaharrera oporretara joanda, amonaren kutxa zaharra zabaldu du Arrakok. Amonaren ardatza aurkitu du han, makila magikoa dirudien zurezko tresna bat haria harilkatzeko erabiltzen dena.

Amonaren ardatza eskuetan, izpi bati tiraka, korapiloak deseginez, isiluneak betez, etendako haria birsortuko du Arrakok. Iragana eta oraina lotzen dituen hari mehe hauskorra. Amonaren historia, Arrakorena ere badena, historia isildua eta isilarazia izan baita, ahanzturara kondenatua.

 + 12 urte (horia)

 Liburutegi hauetan

La vuelta al mundo de Lizzy Fogg

La vuelta al mundo de Lizzy Fogg

Elizabeth G. Iborra

No se sabe si emprendió antes la aventura de escribir o la de viajar, porque Elisabeth G. Iborra lleva ambas cosas en las venas. Autora de un best seller (Anécdotas de enfermeras) y de otros libros que han sido superventas (La medicina todo lo cura, El amor me persigue pero yo soy más rápida a ti te encontré en Internet, o ¡Este año si!). Elisabeth, vividora, transgresora, con un sentido del humor que lo llena todo, periodista especializada en temas de sexología y en relaciones sentimentales,  recuerda una de esas pioneras victorianas adelantada a su tiempo. Porque todo cuanto hace, o la forma en la que lo hace, tiene algo de rompedor. 

 Liburutegi hauetan

Julien Vinsonen hegaldia

Julien Vinsonen hegaldia

Patxi Zubuzarreta

Munduan askok bezala, cool edo exotikoa –edo erotikoa– zitzaiolako, 2015ean Chiarak euskara ikasteari ekin zion Boloniako unibertsitateko Lingua e cultura baska departamentuan. Geroago, 2108an, lau asterako Hendaiara etorri zen, Euskal Herrira bere antzera etorritako euskalariei buruzko lan bat egitera. Julien Vinson (1843-1926) Chiarak zerrendan zuen izenetako bat zen: heterodoxoa, gorria, darwinista, euskararen heriotzaren iragarlea; ausarta ere bazen eta parte hartu zuen, Baionan, 1875eko martxoaren 29an egin zuten globo hegaldian.

 Liburutegi hauetan