Ihes
Jasone Osoro
Beireri ihes egitea beste erremediorik ez zaio geratu, guztiek botatzen baitiote Lindari gertatutakoaren errua. Martin eta Balarekin egin du ihes. Linda ospitalean koman dagoela, Beyoncek sentitzen du inork baino gehiago lagunak utzitako hutsunea, nahiz eta parte hartu duen telesailaren estreinaldiak erabat aztoratuta daukan. Kar egokitzen ari da aita gurpilaulkiari lotuta bizitzen ikustera, ama etxetik joan dela onartzearekin batera. Herriko jaietan Txiki Egunean askatuko dira, azkenik, guztien kanpo eta barne korapiloak, berriro ere lagunartera etorriz.
+14 urte (beltza)
Zorioneko familia
Iñaki Irasizabal Izagirre
Familia: maitasunaren habia, gizartearen zutabea, elkar-laguntzarako tresna, umeen haztoki eta zaharren babesa. Familia: itxurakerien tenplua, gezurren zuloa, gorrotoen gordailua, zurruntasunaren eskola… Familiaz esan daitekeen on eta txar guztia da egia aldi berean, bera delako harremanetako lehenengo erakundea eta afektuen oinarrizko egitura.
La chica del semáforo y el hombre del coche
David Orange
Jack Miller es un genio de los números cuya especialidad es el estudio de la probabilidad, concretamente de los fenómenos aleatorios. Después de años trabajando en un misterioso proyecto que está a punto de dar sus frutos, decide ponerlo todo en riesgo por algo que nunca ha tenido, una mujer…
Mientras, un enigmático asesino en serie con un modus operandi muy especial tiene en jaque a toda la ciudad y a dos de los mejores agentes del FBI. Su elaborada puesta en escena, su extraño simbolismo y la particular elección de sus víctimas tan solo han dejado tras de sí una pista hasta el momento: un sedán negro.
Bertsoaren harria
Koldo Izagirre
Asteasun Pello Errota, Leitzan Lasarte, Hernanin Txirrita, Oiartzunen Uztapeide, Ahetzen Mattin, Bilbon Balendin Enbeita... Hogeita bat bertsolari dauzkagu Euskal Herrian zehar utziak, mutu.
Koldo Izagirrek eskea egin die eta harriok, brontzeok, burdinok hizketan jarri zaizkio: hogeita bat monologo harro, gozo,haserre,apar.
Ahots anitzez, hari finez jositako narrazio zoragarria dugu Bertsoaren Harria.Bertsolaritzaren historia puska bat irudiz, bertsoz, gogoetez, istorioz eta fikzioz.Ikuspuntu berria, liburu bakana, edizio berezia.
Secretos entre viñedos
Ann Mah
Kate, una joven estadounidense que estudia para lograr el título de Master of Wine decide viajar a la Borgoña, a la finca de viñedos que ha pertenecido a su familia durante generaciones, para centrarse en sus estudios y pasar una temporada en Francia, donde solía pasar sus veranos de infancia.Allá descubrirá inesperadamente un diario perdido, un pariente lejano, una bodega escondida y un secreto que su familia ha mantenido guardado desde la Segunda Guerra Mundial y también a su primer amor.
Hondarrak
Ruben Sanchez Bakaikoa
Etakide izateagatik atxilotzen dutenetik, espetxe batetik bestera daramate Tupa. Itzalean, familiaren istorioak biltzeari ekiten dio gatibu gazteak, eta horrela agertzen zaizkigu, beren ahotsean, Pilar eta Julia, hiru belaunaldiren kontaketa osatzeko. Kartzelako pasadizoak eta gorabeherak Uxue herriko egunerokoarekin nahastuko zaizkigu, 80ko eta 90eko hamarkadak Gerra Zibilaren hondarrekin, Nafarroako hegoaldea Arabako hiriburuarekin. Eta herri bat husten ikusiko dugu, pertsona bat kartzelan zahartzen, ametsak aldatzen eta behin hartutako erabakien ondorioekin bizitzen. Ruben Sanchez Bakaikoaren lehen eleberri honek, espetxe literatura esan dakiokeen azpigenero hori elikatzeaz gainera, gatazkak eta gatazkek ezaugarritutako herri baten kontaketa bizia egiten du.
Incierta historia de la verdad
Xuan Bello
Hasieran ez zaizu deigarria gertatzen. Azalean irudirik ez. Xumetasuna nagusi da :Rata argitaletxeak egindako edizioan.
Ireki ahala eskuz idatzitako lerro batzuk eta ondoren Martín Lopez vega hitzaurre zoragarria. Irakurri, merezi du.
Liburuari buruz hauxe esaten dute:
Las Flores perdidas de Alice Hart
Holly Ringland
Alice Hart, de nueve años, se despierta en el hospital tras un incendio que ha arrasado su casa, le ha arrebatado a sus padres y la ha dejado muda. Su único familiar es la abuela paterna, June, que dirige una plantación de flores en la que acoge a mujeres que atraviesan circunstancias complicadas. En el ambiente sosegado y luminoso de la granja, la chica recupera poco a poco la voz y la confianza en sí misma mientras se va haciendo mayor y aprende el lenguaje de las flores autóctonas y los sentimientos que éstas expresan, un tiempo feliz cuya placidez se verá truncada tras una traición y una pérdida irreparables.
Erran gabe doa
Maddi Zubeldia
Erran gabe doa. Horrela joan da Mattin, erran gabe. Eta isilduaren pisuak inguruko bakoitzarengan piztu edo itzali duena da eleberri honen gaia.
Mattinek utzitako hutsuneari bost aurpegi eman dizkio Maddi Zubeldiak, bost ahots. Bizitzaren sare korapilatsutik atera nahian zalapartaka ari dira bostak ala bostak. Eta galdera, kezka, haserre eta malkoen berri nori emanik ezean, marmolezko harri beltzaren gainean uzten dituzte, bakoitzak bere modura.
Hitzen artean irakurtzeko, isiluneen artetik entzuteko, pertsonaiak bakardadearen inta gaitzetatik nola ateratzen diren ikusteko parada ederra da liburu garratz bezain umoretsu hau.
No cerramos en agosto
Eduard Palomares
Jordi Viassolo consigue un trabajo de becario –temporal y mal pagado– en una agencia de detectives de Barcelona. La misión que le encargan es simple: mantener el despacho abierto durante el verano sin meterse en líos. Todo cambia cuando aparece un cliente desesperado asegurando que su mujer ha desaparecido. Se trata de una investigación aparentemente sencilla, perfecta para que el tímido e inexperto Viassolo comience a foguearse en la calle. Sin embargo, el caso se complica y el aprendiz de detective deberá alejarse de la burbuja en la que ha vivido como estudiante y empezar a poner en práctica lo que hasta ahora solo conocía de oídas.