Nobedadeak

Gailur ekaiztsuak

Gailur ekaiztsuak

Emily Bronte

Umetatiko lehen amodio bortitz, ero, galgarri, menderaezin baten historia da Gailur Ekaiztsuak. Minbizi bihurtutako bizi-min baten historia. Heathcliff da nobelaren ardatza. Machiavellorekin eta Sadeko Markesarekin lotu izan dute pertsonaia hori. Obsesio baten kontakizuna dugu, beraz, eleberria.
Catherine Earnshawk bazter uzten duenean bere anaiorde Heathcliff –ijitokume bat, aitak Londrestik ekarria eta etxean hazia– Edgar Lintonekin ezkontzeko, Heathcliff urrundu egingo da, baina bi helburu hauek betetzera itzuliko da: Earnshawtarren etxea bereganatu, bere umetako maitearengandik hurbil egoteko, baina, batez ere, jabetzak ematen dion botereaz bere indarra erakusteko.
Amodio destainatu baten istorioa da, beraz, Gailur Ekaiztsuak, baina hori baino gehiago ere aurkituko dugu eleberri honetan: amodio gutxietsiak eragindako mendeku baten kontakizuna, pasio menderaezin batena, baretu ezineko min bizi batena.

 Informazio gehiago

No estás sola

No estás sola

Mari Jungstedt

El cálido sol de septiembre brilla sobre Visby y sus calles empedradas. Los turistas se han marchado de Gotland y la calma ha regresado. Sin embargo, las desapariciones inexplicables de dos niñas pequeñas provocan un revuelo entre los habitantes de la isla. La subinspectora Karin Jacobsson dirige la investigación a un ritmo frenético, mientras que su colega Anders Knutas, recién divorciado, sigue luchando por recuperarse de una depresión. Karin, que por primera vez se enfrenta sola a un caso, intenta ayudar a Anders, con quien está empezando una relación sentimental

Liburutegi hauetan

Txorizale bat gerran

Txorizale bat gerran

Carlos Puig Ayestaran

Txoriak maite dituen eta II. Mundu Gerran Pirinioak patruilatzen ari den soldatu inozente eta on huts baten abenturak kontatzen ditu nobela grafikoaren eta komikiaren arteko lan honek. + 12 urte (horia)

 Liburutegi hauetan

Lehen musua

Lehen musua

Ana Staniszewski

Festa batean, Marcus Torelliri musu emateko desafioa bota zioten Lenari. Aukera paregabea zuen azkenean hamalau urte bete baino lehen egin beharreko gauzen zerrendatik lehen musua ezabatzeko.Biharamunean, ordea, lanean hasi bezain laster konturatu ziren zerbait oker zebilela. Gauean sentitu zuten zirrarak ez zuen zerikusirik izan lehen musuarekin. Aitzitik, musu ematean botereak trukatu zituzten Marcusek eta Lenak! Izan ere, ohiz kanpoko nerabea da Lena, arimak biltzen baititu bere denbora librean.

  + 8 urte (berdea)

  Liburutegi hauetan

Ikusezina

Ikusezina

Laida Martinez Navarro

«Ismael Arana naiz, hamasei urte ditut, eta batzuetan ikusezina izan nahi nuke, airean desagertu ahal izateko». Beharbada, dagoeneko gehiegi dira halako esaldiak errepikatzen dituzten gazteak. Egoera horri aurre egin gabe jarraituko dugu? Beste aldera begiratuko dugu, guri tokatu ez bazaigu? Benetan? Arazo bat konpontzeko lehen urratsa arazo hori badugula onartzea omen da. Agian, arazo bat duen belaunaldi bat gara. + 12 urte (horia)

 Liburutegi hauetan

Tximista eta Txirrista lotsatu egin dira

Tximista eta Txirrista lotsatu egin dira

María Menendez Ponte

Tximista berdez jantzitako iratxoa da; Txirrista, malba-kolorea gustatzen zaion maitagarria. Lagun handiak dira biak eta basoan bizi dira. Gauetan, Tximista eta Txirrista ametsen bila ateratzen dira: maitagarriak tresna berezi batekin harrapatzen ditu ametsak, betiko joan baino lehen. Gau batean, plan zoragarria asmatu dute. Baina, ezusteko ezbeharraren ondorioz, ia hondatu egin da plan hori. Lotsa handia ematen dien zerbait gertatu da... Nola aterako ote dira nahaste horretatik. 

+ 5-7 urte (gorria)

 Liburutegi hauetan

 

Ikusten al duzu nire isatsa

Ikusten al duzu nire isatsa

Anita Bijaterbosch

Liburu honetako basoko animaliek buztana soilik erakusten dute hasieran. Isats iletsuak, txiki-txikiak, biribilak... Ba al dakizu zer animalia dagoen hegalaren atzean? Eta kumeak non bizi diren? Ikus ezazu!

 + 0-4 urte ( urdina)

  Liburutegi hauetan

Kinito egunak

Kinito egunak

Jabi Elortza

16 urteko mutil-kuadrilla bat, Bilbon, 80ko hamarkada amaieran. Parrandak eta neskak dituzte buruan, pozik bizi dira antza, baina axolagabetasun itxura horren azpian urak ez daude horren bare: taldeko baten lepotik barrez ibiltzeko ohitura hartu dute, hura bihurtu dute txantxa eta irain guztien jomuga, eta inork ez daki egoera nondik lehertuko den…

+12 urte (horia)

Liburutegi hauetan

Musuak baino laburragoak diren ipuinak

Musuak baino laburragoak diren ipuinak

Ana Urkiza

Munduko ipuinik laburrenak kontatzen aditua egin zitzaigun aita, eta gure gabon musu guztiak irabazi zituen.

Aitak, xantaia hartatik irabazten atera zela aitortu zigun behin: gure musuek gehiago irauten zutelako bere ipuinek baino.

+ 0 urte (urdina)

Liburutegi hauetan

Munduari itzulia 80 ipuinetan

Munduari itzulia 80 ipuinetan

José Morán

Eman diezaiogun MUNDUARI ITZULIA 80 IPUINETAN, bost kontinenteetako herri-kontakizun ospetsuenak irakurriz. Ipuin herrikoi hauek gaur egun arte iraun dute, eta milaka urtean zehar aberastu, eta ahoz aho transmititu dira, beranduago idatziz jaso diren arte.

+ 6 urte (gorria)

Liburutegi hauetan