Feliz final
Isaac Rosa
Esta novela reconstruye un gran amor empezando por su final, la historia de una pareja que, como tantas, se enamoró, vivió una ilusión, tuvo hijos y peleó contra todo —contra ellos mismos y contra los elementos: la incertidumbre, la precariedad, los celos—, luchó para no rendirse, y cayó varias veces.
Cuando el amor se acaba, surgen las preguntas: ¿dónde se torció todo?, ¿cómo hemos acabado así? Todo amor es un relato en disputa, y los protagonistas de éste cruzan sus voces, confrontan sus recuerdos, discrepan en las causas, intentan acercarse.
Oier
Alaine Agirre
Mundura begira bizi da Oier, baina ama gaixotzen zaionean bere barrura begiratu beharko du halabeharrez. Ustez sendoak ziren ideietan arrakala txiki batzuk irekiko zaizkio, eta emozioek dardarka jarriko dute bere izateko moduaren eraikuntza osoa. Jakiteak eta ulertzeak bizitzako gertaera batzuk konpondu ezin dituztenean, bizitzan aurrera egiteaz eta kolpeei aurre egiteaz dihardu eleberri honek.
Bisera gorria
Antton Kazabon
Martina gure laguna desagertu denetik, urduri gaude guztiok, eta batez ere triste, lur jota. Eta normala da, izan ere, inork ere ez dakigu oraindik zer gertatu zen egun madarikatu hartan Martinarekin.
Egun hartan bereziki, ni pozak txoratzen nengoen, Martina eta bion artean gertatu zen pasadizotxoarengatik. Gure laguna desagertu baino ordubete lehenago gertatu zenarengatik. Baina ustekabean, une batetik bestera, zoritxarra heldu zen gure artera. Non arraio sartu zen Martina? Norbaitek bahitu al zuen?…
Nur eta ortzadar-txoria
Toti Martinez de Lezea
Laster izango dira Bilboko jaiak eta Nur Larrabetzun dago oporretan. Gurasoekin egin du plana arratsalde batean ferietara joateko, barraketara. Iritsi bezain laster, Nur ahoa zabalik geratu da: Ezin du sinetsi! Aspalditik zeukan “hegan” egiteko ilusioa, eta han aurrean, urrutixeago, belardi batean, zer egongo, eta… globo erraldoi bat, ortzadarraren koloretakoa, bere saskia eta guzti! Globoa zaintzen duen gizonarengana hurbildu eta nola funtzionatzen duen azaldu die. Hortik aurrera hasiko gara beste abentura bat bizitzen, beste lurralde bat, beste ohitura batzuk ezagutzen.
+9 urte (berdea)
Euskal Herriko Kondaira onenak
Antton Irazusta
Liburu honetan Euskal Herrian mendeetan zehar belaunaldiz belaunaldi igarotako kondairak topatuko dituzu. Umeei zuzendutako zazpi narrazio dira guztira. Etxeko txikiek Basajaun, Olentzero, Mozolo, galtzagorri edo sorginen istorio harrigarriekin gozatu dezaten
Botanicum
Katie Scott y Kathy Willis
Una nueva entrega de la colección Visita nuestro Museo, una galería para visitantes de todas las edades que recorre la vida vegetal de los cinco continentes.
¡Hola mundo!
Jonathan Litton
Aprende a decir "hola" a personas de todo el planeta con este atlas de saludos. Más de 150 lenguas y su pronunciación, jeroglíficos, lenguas de signos y sistemas curiosos de escritura. ¡Un apasionante mundo de palabras te aguarda en este libro!
12 Ipuin magiko
#
Ipuinen mundu magikoan murgildu zaitez. Edozein adinetako irakurleei zuzendutako liburu honetan, ilustrazio ederrak eta istorio ezagun ugari topatuko dituzu.
Pintto eta musika afrikarra
Magali Le Huche
Pintto eta Bakary zebra Afrikara joan dira, eta altxor handia aurkitu dute han: musika-tresnak! Musikaz betetako bidaia, hantxe egon izan bagina bezala. Irakurtzeko istorio bat eta 16 doinu entzungai. Sakatu ikonoaren gainean, eta entzun musika afrikarra.
Nerbioi zinemako sekretua
Gaizka Arostegi
storio liluragarri hau zinema-areto baten barruan gertatzen da. San Joan gaua heldu da Nerbioiko ibar ezkerrera eta gure protagonistak, Dani, Irene eta Simon, egunsentian eraitsiko duten areto zahar batean sartu dira, lekua azkeneko aldiz ikusi asmoz. Ustekabean, antzinako film batetik sortua dirudien pertsonaia bitxi batek fardel misteriotsu bat eman die. Gaztetxoek, abenturazko filmetan bezala, misio sekretu bat eraman beharko dute aurrera zinemaren magia amaitu ez dadin. Errealitatea eta zinemaren xarma uztartzen ditu kontakizun honek eta irakurleak, orrialdeotan, pantaila batean bezala, ikusiko ditu igarotzen zinemazale asko eta asko liluratu dituzten filmetako pertsonaiak.
+9 urte (berdea)