Nobedadeak

Magali ez dago bakarrik

Magali ez dago bakarrik

John Andueza

Egun zailak bizitzen ari dira Bergarako institutuan, egun ilunak, egun korapilatsuak. Duela hamabost egun, bertako bi ikasle gertakari tamalgarri batean nahastu ziren, biolentzia irrazionalaren atzapar zikinetan murgilduz. Geroztik, giroa endredatu samar dago: bai eskolan, bai herrian, eta, oro har, baita Debagoiena bailara osoan ere. Hain da mingarria biolentzia. Batez ere, neska-mutil gazteak kolpatzen dituenean…

+ 12 urte (horia)

Liburutegi hauetan

Maite zaitut

Maite zaitut

Hélène Delforge

Amodioa. Egoera bat, aukera bat, ustekabe bat, sentimendu bat, sentsazio bat, emozio bat.
Maitasuna bizi egiten da, esan egiten da, kontatu egiten da, partekatu, maitasuna hasi egiten da, baita bukatu ere... batzuetan. Baina ez beti. Maitale adina amodio dago.

+ 9 urte (berdea)

Liburutegi hauetan

Muki bat, ttaka

Muki bat, ttaka

Elena Odriozola

Hasteko, sudur barruan zerbait lodi eta itsaskorra nabaritzen da. Gero, hatza sartzen da sudur barrunbean, gauza berde edo horixka bat kontuz-kontuz ateratzenko. Ondoren, ateratako mukiari begiratu, eta ahora sartzen da. Goxoa dagonenez, berriro mukia nahi. Horrela, familia bateko lau belaunaldi, nahiz emakume, nahiz gizon, kanta herrikoi ospetsu hau kantatzen ari dira. Album honek edozein adinetako mukijaleak gozatuko ditu, eta irakaspenen bat ere eskainiko die.

+0 urte (urdina)

Liburutegi hauetan

Xabierren lotsaren burbuila

Xabierren lotsaren burbuila

Kochka

Aldaira egin behar du Xabierren familiak, etxez aldatu. Eta agur esateko momentua da. Dena kutxaz betea dago. Xabier triste eta urduri dago: nola egingo ditu lagun berriak? Lotsak burbuila batean sarraraziko du pixkanaka-pixkanaka.

+ 6 urte (gorria)

Liburutegi hauetan

Kanpoaldean

Kanpoaldean

Ana Serna

2112. urtean gaude. Mendebalde osoa kapitalismoak okupatzen du... Dena? Ez! Kanpoaldean “0 zonak” daude, izaki murriztezinez berrpopulatuak, oraindik eta beti bezala, erraldoi trajeatuari aurre egiten diotenak. Bizitza ez da itxuraz bezain erraza munduan zehar barreiatuta dauden enpresa handien estrategietarako.

[Komikia]

Liburutegi hauetan

 

El cielo enjaulado

El cielo enjaulado

Christine Leunens

Johannes es un niño cuando Austria es anexionada al Tercer Reich y es seducido por la doctrina de Hitler. Sus padres no comulgan con el régimen, pero durante la guerra queda gravemente herido y se ve forzado a quedarse en casa. A las pocas semanas descubre que sus padre esconden a una joven judía, Elsa. Poco a poco Johannes acaba enamorándose de ella de un modo tan enfermizo que se convierte en su obsesión, y cuando la joven le confiesa que su amor no es correspondido ambos inician una extraña relación de mutua dependencia. Al terminar la guerra, Johannes sabe que eso significa que perderá a Elsa, y para que eso no ocurra decide mentirle para retenerla para siempre.

Liburutegi hauetan

Azken lanhütarra

Azken lanhütarra

Nerea Loiola

Ziur dakit uraren zikloa ezagutzen duzula, guztia prozesu natural baten bitartez gertatzen dela sinetsarazi dizutela. Baina badakizu zer? GE-ZU-RRA. Gezurra da kontatu dizuten hori, edo ez da egia osoa behintzat. Oraire naiz, laino-gidari bat. Lanhütar bat. Azken lanhütarra. Milioika izan ginen garai batean, baina orain, norbaitek lagundu ezean, desagertu egingo gara betiko…

+9 urte (berdea)

Liburutegi hauetan 

Inkaren begia

Inkaren begia

Natalia Alonso

Castella anai-arrebak euren aita Germanekin Boliviara joan dira. Aita antzinako huatacachi kulturari buruzko egia jakin nahi duen antropologoa ospetsua da. Hala ere,haien oporrak hondatu egingo dira, German bahitzen dutenean. Aita aurkitzeko, anai-arrebek herriko xamanaren eta kearen laguntza izango dute.

+12 urte (horia)

Liburutegi hauetan

El bosque

El bosque

Nell Leyshon

En una Varsovia ocupada por el ejército alemán, el pequeño Pawel –imaginativo, curioso e impresionable– crece protegido en el ambiente familiar de su hogar, rodeado de mujeres: su abuela materna, su tía Joanna y, sobre todo, su madre Zofia, una mujer dividida entre el amor a su hijo y el pesar por la pérdida de independencia que la maternidad le impone, alejándola de su chelo, de sus añoradas lecturas y, en definitiva, de su yo más íntimo. Para Pawel, ese hogar es su mundo, y está a punto de perderlo. Una noche, su padre, miembro de la resistencia, lleva a casa a un piloto británico herido de gravedad, lo que desencadena una serie de acontecimientos que obligarán a madre e hijo a huir y esconderse en el bosque.

Liburutegi hauetan

Nire amama umea da, ni bezala

Nire amama umea da, ni bezala

Alaine Agirre

Mundu guztiak dio nire amama oso zaharra dela, baina bai berak eta bai nik badakigu, barru-barruan, ume bat daukala ezkutatuta."" Alzheimerraren seme-alabekin hitz egin dezakezu modu samur, sentikor eta dibertigarrian? Alaine Agirrek eta Ainara Azpiazuk amona eta bere biloba eta istorio hunkigarria ekartzen digute helduek ezarritako kodeetatik haratago maitasuna eta ulermena.

+ 5 urte (gorria)

Liburutegi hauetan