Gazteak Nobedadeak duen edukia.
Azken dantza New Yorken
Lur Gallastegi
Gasteizen jaio zen, Bilbora aldatu behar izan du familiarekin aita hil eta gero, eta New Yorken bere burua ezagutu eta aurrenekoz maiteminduko da. Dantza lehiaketa irabazi ondoren joango da Inge New Yorkera ikastaro bat egitera. Maleta ilusioz gainezka eramateaz gain, amak bere liburuxka bat eramaten utziko dio. Irakurriz ezagutuko du txikitatik ezkutatu izan dioten aita-amaren bizitzako pasarterik gogorrenetako bat: gaztetan, amak poliziak atxilotu eta torturatu egin zuen.
+12 urte (horia)
Trumoiaren alaba
Jon Arretxe
Sumatra uhartean kokatutako abentura-nobela honetan, neska nerabe bat, Batari, eta bere neba txikia, Kusuma, bakarrik geratu dira munduan hondamendi natural baten ondorioz. Ibilbide luze bat egin behar dute elkarrekin uhartean zehar harrera ona egingo dien ahaideren baten bila.
+ 12 urte (horia)
Azules salvajes
Beth Kephart
«Elige», le pide su madre a Lizzie, una adolescente de trece años, cuando comienza el verano. Lizzie elige quedarse con su tío Davy en su cabaña, rodeada de las montañas Adirondack, en Estados Unidos, cerca de Canadá.Elige a Matías Bondanza, el vecino del tío Davy, como su mejor amigo en el mundo.
+ 14 urte (beltza)
La huella del dragón
Sarah Prineas
Rafi Bywater no se parece a nadie. Los de su pueblo desconfían de el porque pasa demasiado tiempo en una guarida abandonada de dragones. Acusado de llevar "la huella del dragón" por un desconocido, el señor Flitch, Rafi se propone descubrir la verdad sobre ellos, y sobre sí mismo.
+ 12 urte (horia)
Ane
Alaine Agirre
Institutua bukatu berri du Anek, eta iritsi da, azkenean, zer egin erabakitzeko ordua. Gurasoek berarentzat nahi dituzten ikasketei ekin die, baina ez du bere burua hor ikusten. Eta ez dauka B planik. Hala ere, aurrera egingo du Anek bere bidea topatu nahian, eta barruan dauzkan galderei erantzuten joango da bizi dituen esperientzien bitartez, ezagutzen duen jendearengandik ikasiz.
Beldurrari, ziurgabetasunari, konbentzioei aurre egingo die eleberri honetako protagonistak ausardiaz, erabakimenez eta nortasunez. Eta bere burua eraikiko du, collage batean nola, gustatzen ez zaizkion piezak albo batera utzi eta txataltxo berriak hartuz adiskidetasunetik, hausnarketetatik zein bizipenetatik.
+ 14 urte (beltza)
Ikusezin
Eloy Moreno
"Arazoa baita ez nintzela inoiz gauza izan boterea ondo kontrolatzeko: batzuetan, ikusezin izateko gogo gehien nuenean ikusten ninduen jende gehiagok; beste batzuetan, mundu guztiak ikustea nahi nuenean erabakitzen zuen nire gorputzak desagertzea"
Hunkigarria, zirraragarria, berezia... Nobela honek haur baten begietatik kontatzen digu gutako edonorena izan litekeen historia.
+ 14 urte (beltza)
Fantasmas: novela gráfica
Raina Telgemeier
Catrina y su familia se han mudado a Bahía de la Luna porque su hermana pequeña, Maya, está enferma y esperan que el cambio de clima la beneficie. Aunque sabe que es necesario, no es un traslado que haga feliz a Catrina, hasta que las hermanas exploran su nueva ciudad y descubren un lugar lleno de aventuras, pues Carlos, su nuevo amigo, les revela un gran secreto: en Bahía de la Luna hay fantasmas.
+ 12 urte (horia)
Dumitru biluzik
Koldo Izagirre
Koldo Izagirre Dumitru pertsonaiaren sortzailea da, behar ez zukeen lekuan egoteagatik gaizkile bihurtutako nerabea. Bigarren liburu honetan, Dumitruren diarioa aurkezten digu: kezkak, sumindurak, ezinegonak, jakin nahiak, ihes egin beharra. Gaztetxoa izateak ematen dituen lanak. Euskaldun jatorragoa ote nintzateke errumanieraz jakingo ez banu? Zergatik gorrotatzen du mundua Olatzek? Nola sartu bizitzan? Nola arraio maitatzen da? Biluzik, bai.
+ 12 urte (horia)
Mikel Larson
Antton Kazabon
Dantza kontuei zegokienez oso gustura zegoen Mikel, primeran zihoakion dena, berak pentsatzen zuen bezalaxe. Bidea gero eta argiago, garbiago ikusten zuen. Buruan, ordea, bazuen beste kontu bat aspalditik bueltaka, eta horretan ez zituen gauzak hain garbi ikusten. Maiderrekin hitz egin behar zuen lehenbailehen horretaz guztiaz, baina ez zekien nondik eta nola hasi. Txikitatik biak beti elkarrekin… Maiderrek asko maite zuen Mikel, baina hori ez zen nahikoa.
+ 12 urte (horia)
Gezurren habia
Jabi Elortza Antia
: Bilbon. Asteburu bateko goizaldean. Alaba nerabea etxean agertzen ez dela-eta, Ertzaintzari deitu diote gurasoek. Agente pare bat ohikoa dirudien kasua ikertzen hasiko da. Alabaina, galdeketetan sakontzen duten neurrian mataza gero eta korapilatuago ageri da; orduek aurrera egin ahala gezurra gezurraren gain pilatzen dela sentituko dute ertzainek, eta ez dagoela familia horretan kiderik esaten duena sinetsiko diotenik.
+ 12 urte (horia)