Web edukia bistaratu

Zer irakurri

Letra larria duten liburuak

Letra larriz

Irakurtzen ikasten hasten direnean, letra larria duten liburuak dira egokienak haurrentzat, errazagoa egiten zaielako prozesua. Txiki-txokoan baditugu gisa honetako hainbat bilduma, baita testua bietan (handiz eta txikiz) dutenak ere. Hauek dira horietako batzuk:

  • Haurren aurrenak saila
  • Irakurri berri-berriro bilduma (letra larriz eta txikiz)
  • Letra magikoa (letra larriz eta txikiz)
  • Lo que a GUS le gustaria
  • Pin eta Tito
  • Sirena bilduma
  • Sirenatxoak bilduma (letra larriz eta txikiz)
  • Lehen irakurleak bilduma (letra larriz eta txikiz)

 

Bildumak

Behin irakurtzen ikasi dutenean, berriz, bilduma hauek gure ustez egokiak dira irakurtzen jarraitu nahi izateko:

Beste kontu bilduma

Beste kontu bilduma

Ipuin klasiko moldatuak dira, umorezkoak. 6-8 urteko haurrentzat egokiak.

  • Txanogorritxo eta otso txotxoloa
  • Errauskineren tronpeta
  • Hamelingo saxofoi-jotzailea
  • Orro egiten zuten musikariak
  • Hiru txerrikume ez oso samur
  • Lau arrautza errun zituen oiloa
  • Aladinoren bi jeinuak
  • Zazpi antxume amorratuta
  • Bai astuna berunezko soldadutxoa!
  • Katuaren bota izugarriak

 

Emozioak bilduma

Emozioak bilduma

Ane eta Xabierri gertatzen zaien abentura edo bizipen baten bidez, era askotako emozio eta sentimenduak antzeman, ikasi eta praktikan jartzeko aukera izango dugu.

7-8 urte bitarteko haurrentzat egokiak dira.

  • Nire lagun ikusezina (Heriotz)
  • Dragoiaren buztana (Amorrua)
  • Koloretako izarrak (Alaitasuna)
  • Hondar zakuak (Tristura)
  • Super-heroi supersonikoa (Beldurra))
  • Laino grisa (Kezka)
  • Ezetz esaten ikasi (Asertibitatea)
  • Gauzak pentsatu (Oldarkortasuna)
  • Lasai nagoenean (Lasaitasuna)

 

Jonasen ipuinak

Jonasen ipuinak

Ipuinak banaka, edo denak liburu batean bilduta. Bitara dauzkagu liburutegian. Ipuin guztien artean ipuin luze bat osatzen dute, eta ikus dezakegu nolakoa den Jonas, zer bizimodu daraman, zer arazo dituen, nola portatzen den…

Juan Kruz Igerabideren ipuinak dira, 6-8 urtekoentzat interesgarriak.

  • Jonas eta hozkailu beldurtia
  • Jonasen pena
  • Jonasen iratzargailua
  • Jonas larri
  • Jonasek arazo potolo bat du
  • Adio, Jonas

 

Lau lagun eta erdi bilduma

Lau lagun eta erdi

Lagun talde batek hainbat abentura eta misterio biziko ditu. Egilea, Joachim Friedrich. 8 urtetik aurrerakoentzat egokiak.

Galtzagorri Elkartekoek Bularretik Mintzora proiektuko bibliografiarako hautatuak dira.

 

Mondrago bilduma

Mondrago bilduma

Fantasiazko liburuak, 8 urtetik aurrerakoentzat. Egilea Ana Galan.

  • Banyan zuhaitza
  • Ogiondoa
  • Proba handia
  • Ridel eta zuhaitz hiztunak
  • Sei hazien bila

 

Sentipuinak

Sentipuinak

Emozioak sentitzeko ipuinak. Begoña Ibarrolak idatziak eta Miren Agur Meabek itzuliak.

  • Hartz marmartia (Haserrea)
  • Izar lapurra (Maitasuna)
  • Koxkor kale-txakurra (Elkartasuna)
  • Lore abenturazalea (Beldurra)
  • Neu naiz handiena (Jelosia)
  • Sugoitxoren ametsa (Lotsa)
  • Timuti jirafa (Gaitzespena)
  • Ziztuli eta Pantxinet (Estutasuna)
  • Zubiberako zubia (Adeitasuna)

…. Eta gehiago!