Liburuak

Hiru gara baina niri bost

Hiru gara baina niri bost

Enara Garmendia Rico

Amaren lana dela eta, Gorkaren familiak urtebete Ameriketako Estatu Batuetan pasatzea erabaki du. Gorka izugarri pozik dago, abentura hau hasteko irrikaz. Eta are gehiago poztuko da eskolako lehen egunean Ben eta Bryan ezagutu eta lagun egiten dituenean. Poztasun hori, ordea, laster desagertuko da Mr. Roberts irakasleak hirukotea begitan hartu eta eskola egunak jasanezinak egiten dizkienean.
Lasai, hala ere, Gorka, Ben eta Bryanek badute-eta plan bat irakasleari aurre egin eta mendeku hartzeko

+ 8 urte (berdea)

Liburutegi hauetan

Etxetik Ameriketara

Etxetik Ameriketara

Enara Garmendia Rico

Maiak Euskal Herria utzi eta urtebeteko abentura hasi du Ameriketako Estatu Batuetan. Dena ongi doa, baina halako batean gelakide batek begitan hartu, eta beste kide guztiak aurka jarri zaizkio.Ayla estatubatuarra da, eta Maia ezagutu bezain laster bihurtu da honen lagun. Baina zer egin bere lagun minetako batek Maiarekin hitz egitea debekatu dionean? Betiko lagunak alde batera utzi eta Maiaren alde jarri ala injustiziari aurre egingo dio?

+12 urte (horia)

Liburutegi hauetan

Enola Holmes y el secreto del abanico

Enola Holmes y el secreto del abanico

Serena Blasco

Mayo de 1889, Londres. La señora Cecily Alistair está secuestrada para casarse en contra de su voluntad. Enola tiene una misión: encontrarla y saola parece reconocer a Lady Cecily Alistair en su camino, acompañada de dos hombres. La joven, en apuros, confía a Enola su abanico rosa que contiene un mensaje codificado, una llamada de ayudalvarla. ¿Lo logrará?

+8 urte (berdea)

Liburutegi hauetan

Doneaneko alaba

Doneaneko alaba

Juan Kruz Igerabide

Nobela honetako narratzailearen bizialdia eta Doneaneko alabarena 36ko gerran gertaturiko pasarte latz batek txirikordatzen ditu.
Narratzaileari, unibertsitateko literatura-irakasle eszeptiko bihurtua, bizimodua aldatuko zaio Doneaneko alaba gazte poeta ezagutzen duenean; tartean, pertsonaia ugari gurutzatzen dira, fikziozkoak eta historikoak, aurrera doan bizimodu normal eta batzuetan umoretsuaren azalaren pean gerraren zauriak ezkutatu ezinik.
Maitasunak, tragediak, ezinak, bizi-pozak elikatzen ditu pertsonaiak, eta gizarte-gatazken oihartzunak sartzen dira narrazioaren zirrikituetatik, gizakiaren ondare mitologiko basatiaren errainu behin eta berrizkoak.

Liburutegi hauetan

Amaia Lapitz eta Festoseko diskoa

Amaia Lapitz eta Festoseko diskoa

Katixa Agirre

Amaia Lapitz udalekuetan dagoela, Ariane laguna bahitu egingo dute. Amaiarekin nahastuta eramango dute, ordea, eta lagunaren arrastoari jarraituz iritsiko da Egeo itsasoko Greziako uharteetara. Bahitzaileak asmo argia du: Kretan, indusketa-lanetan arkeologo batzuek aspaldi topatu eta duela gutxi lapurturiko Festoseko diskoa berreskuratu nahi du, Amaiaren ama lapurren atzaparretatik salbatzearen ordainetan.

+ 12 urte (horia)
Liburutegi hauetan

Onin eta baleen festa

Onin eta baleen festa

Ibon Martin

Kaixo! Onintza naiz. Irrikatzen nengoen zu berriz ikusteko. Parte hartu duzu inoiz galeoi zahar baten eraikuntzan? Guk bai. Gure azken abenturak Albaola ontziolara eraman gintuen Erik, ni eta gure lagun guztiak.

Hartu beroki lodi bat eta zatoz gurekin. Kanadako kostalderaino nabigatuko dugu, gure arbasoek baleak ehizatzen zituzten tokia ezagutzeko.

Goazen, itsasontzia abiatzear da-eta!

+8 urte (berdea)

Liburutegi hauetan

La actriz desaparecida

La actriz desaparecida

Lauren Magaziner

Carlos está convencido de que esta es su oportunidad para lanzarse a investigar y demostrar a su madre que se ha convertido en todo un detective. Pero el tiempo se le acaba y necesitará tu colaboración. ¿Podrás ayudarle a encontrar a la actriz, capturar al culpable de su desaparición y salvar a sus amigos antes de que lo descubran?

+ 8 urte (berdea)
Liburutegi hauetan

Euskal Herriko animaliak

Euskal Herriko animaliak

Asier Gorostidi eta Igor Sarralde

Hobekien kontserbatzen den Kantauriko basoetako batera sartzear zaude, gure lurraldeko tontorrik garbienera igotzear, gure habitat guztietako animalia bitxienak ezagutzear, baita ia ikusezinak direnak ere. Iberiar penintsularen iparraldeko hainbat ekosistema eta bertan bizi diren ia espezie guztiak ezagutu ahal izango dituzu orrialde hauetan. 

+ 5 urte (gorria)
Liburutegi hauetan

Arkara sartzeko ilaran

Arkara sartzeko ilaran

Antonis Papatheodoulou

Bi saguk bi animalia-bikoterekin egin dute topo. Haiei entzunda, Noeren Arkaren istorioa jakiten dute: uholdearen eta planetaren urperatzearen iragarpena, ontziaren eraikuntza… Ilaran aurrera, errinozero, pelikano, tximeleta, jirafa, krokodilo eta abarren artetik doazela, gero eta nahastuago daude, sinetsi ezinik, lehen euri-tantekin larritu egiten dira… egoeraren benetako testuinguruaz konturatzen diren arte. 

+1 urte (urdina)
Liburutegi hauetan

Traviesagirl

Traviesagirl

Jose Carlos Andres

Erika es una niña normal… buena, muy buena. ¡ES TAN BUENA! Pero cuando llega a casa se convierte en… ¡TRAVIESAGIRL! Y sigue siendo ella misma. Pero un poco más traviesa. “Ni tan buena ni tan mala, ahora hago lo que me da la gana”. Pero lo importante es que siempre siempre, Erika seguirá siendo… ELLA MISMA.

+5 urte (gorria)

Liburutegi hauetan