Liburuak

Afrikanerrak

Afrikanerrak

Eneko Barberena

Gerra, apenas nabari den Arrasateko kaleetan. Hori da akaso atzeguardiaren berezitasuna, frontetik urrun bizitzak aurrera egiten duela, kontzientzia-erruduntasunaren eta eguneroko errutinaren arteko nahasketa arinean bada ere. Hona odol zipriztinak urardoturik iristen zaizkigu. Telebistan bai, han hitz egiten digute gerraz, hitz larri eta pisutsuz. Batik bat Europar Batzordeak legez behartu zuenetik komunikabide publiko guztien albistegiek hasiera komuna izan behar zutela: europar

 

Liburutegi hauetan

Me quedo aquí

Me quedo aquí

Marco Balzano

Cuando la guerra llega a la puerta de casa o se produce una inundación, la población huye. Al menos, eso es lo que hace la mayoría de la gente, pero no Trina, una mujer fuerte y obstinada. Las palabras son la única arma de esta maestra decidida; palabras elegidas con cuidado para escribir a su hija desaparecida, con la esperanza de que un día vuelva; palabras que cuentan el destino de una familia en tiempos convulsos; palabras para expresar la fidelidad a los ideales de juventud y a la resistencia.Marco Balzano construye una novela cálida e intensa que mezcla la Historia en mayúsculas con las pequeñas historias cotidianas y en la que resuena la voz de Trina, una mujer inolvidable.

Liburutegi hauetan

Karl Marxen kapitala

Karl Marxen kapitala

Joan Riera

Nork ez ditu ipuinak gustuko? Karlos aitonari istorio bat kontatzeko eskatu diote bilobek: ez zaldunik ez printzesarik, ez errege ez herensugerik, egiazko istorio bat baizik. Eta hala hasiko zaie aitona, hain aspaldi ere ez dela gertaturiko zerbait kontatzen, oraindik ere munduko hainbat txokotan gertatzen den zerbait. Frederiko, Rosa eta lankideen borroka da hau.Nork esan du ekonomia gauza konplikatua denik? Hona Marxen teoria ekonomikoaren oinarrizko printzipioa ezagutzeko istorio bat, umeentzako eta hain ume ez direnentzako ipuina.

 + 8 urte (berdea)

 Liburutegi hauetan

Sorginkeria izoztua

Sorginkeria izoztua

Maxe L' Hermenier

Zer dela-eta zara horren arraroa, Isaline? -Egia esatea nahi baduzu, sekretu bat daukat, baina inork ez du jakin behar... sorgina naiz! Abentura honetan elurretako txangoa egitera joango naiz. Thomasekin denbora igarotzeko modu ederra, baina... orduantxe, doi, sorginek magia-azterketa egin nahiko didate! Amama etorriko zait sorginkeria-ikasgaiak ematera, eta, hori asko ez dela, Laurie gogaikarria nire logelan geratuko da. Amorragarria! Bestalde, ikasle berri bat etorriko da eskolara eta denon arreta bereganatuko du, Thomasena bereziki..

 + 8 urte (berdea)

 Liburutegi hauetan

Iritsi gara

Iritsi gara

Jasone Osoro

Telesailaren 6.0 denboraldiko pertsonaien istorioak ekarriko dizkigu liburu honek. Bat-batean, kamioi bat gurutzatu da errepidean eta auto-ilarak sortu ditu. Uste baino gehiago luzatuko da itxaronaldia, eta dozenaka autobusek eta kotxek geldirik eta zain egon beharko dute. Auto batean daude Zuri, Eli, Gari eta Julen; autobusetako batean, berriz, Danel, Eider, Eneko, Maddi, June eta Igor. Aimar amarekin doa autoz..

 + 8 urte (berdea)

 Liburutegi hauetan

Vertzingetorixen alaba

Vertzingetorixen alaba

Renne Goscinny

Asterixen abenturetan lehendabiziko aldiz neska gazte batek esku hartuko du. Adrenaline begirada tinkoa eta gorpuzkera argala eta altua aurkezten duen neskatxa ile gorriduna da. Pertsonaia hori Asterix, Obelix eta Idefixekin batera agertzen da komiki berri honen azalean.

 + 8 urte (berdea)

 Liburutegi hauetan

Gunteren alegiak

Gunteren alegiak

#

Impact Hub Donostiak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak “Gunterren Alegiak” izeneko liburua argitaratu dute. Honetan, ekonomia zirkularra haurrei gerturatzeko Gunter Paulik sortutako fabula ospetsuak lehen aldiz euskarara itzuli eta gure lurraldera egokitu dira, eduki zein irudi aldetik, “Behin batean, ekonomia zirkularra”, proiektuaren barruan.

 + 8 urte (berdea)

 Liburutegi hauetan

Jainko jainkosen lasterketa

Jainko jainkosen lasterketa

Mikel Valverde

Zoe eta bere txirrindulari taldeko guztiak etsita eta burumakur daude, ez baitituzte onartzen lasterketa bakar batean ere, eta, horren ondorioz, ezin dituzte lortu lehiatzen jarraitzeko beharrezkoak dituzten puntuak. Esperantza galtzear daudela, gonbidapen bat iritsi zaie Atenastik: Zeusen mirakulua! Zoek Jainko-Jainkosen lasterketa mitikoan parte hartuko du. Ehun urte dira Antzinako Greziako jainko-jainkosen eta mitoen omenezko proba hori egiten ez dela. 

 + 8 urte (berdea)

 Liburuetgi hauetan

Astindu gorputzak

Astindu gorputzak

Ana Jaka Garcia

Gu gara marimatrakak, iji eta aja, barre eta zalaparta, neska pare aparta. Zazpi-zortzi urteko neska-mutilei zuzendutako bilduma da. Askatasunean eta aurreiritzirik gabeko haurtzaroaren aldarrikapena egingo dute neska alai, bihurri eta jakingura pareak. Noak eta Leak gogora ekarriko digute hazteak berarekin dakartzan pozak. Bizitza jolasa ere badela gogorarazi nahi digute helduoi.

 +8 urte (berdea)

 Liburutegi hauetan

Hori zen dena

Hori zen dena

Goiatz Labandibar

“Hori zen dena” esaten da bitan ipuinotan. Bi ahots ezberdinetan.

Biak emakumezkoenak, narrazio honetako pertsonaia guztiz gehienak bezala. Eta balio desberdinekin esaten da bietan. Batean, abisu baten itxiera da. Bestean, aldarria, bizitza berri baterako atea irekitzeaz batera esana.

Hamasei dira liburu hau osatzen duten piezak; 15+1, hobe esanda (eta irakurleak berehala antzemango du zergatik).

Liburutegi hauetan