Liburuak

Lehen musua

Lehen musua

Ana Staniszewski

Festa batean, Marcus Torelliri musu emateko desafioa bota zioten Lenari. Aukera paregabea zuen azkenean hamalau urte bete baino lehen egin beharreko gauzen zerrendatik lehen musua ezabatzeko.Biharamunean, ordea, lanean hasi bezain laster konturatu ziren zerbait oker zebilela. Gauean sentitu zuten zirrarak ez zuen zerikusirik izan lehen musuarekin. Aitzitik, musu ematean botereak trukatu zituzten Marcusek eta Lenak! Izan ere, ohiz kanpoko nerabea da Lena, arimak biltzen baititu bere denbora librean.

  + 8 urte (berdea)

  Liburutegi hauetan

Ikusezina

Ikusezina

Laida Martinez Navarro

«Ismael Arana naiz, hamasei urte ditut, eta batzuetan ikusezina izan nahi nuke, airean desagertu ahal izateko». Beharbada, dagoeneko gehiegi dira halako esaldiak errepikatzen dituzten gazteak. Egoera horri aurre egin gabe jarraituko dugu? Beste aldera begiratuko dugu, guri tokatu ez bazaigu? Benetan? Arazo bat konpontzeko lehen urratsa arazo hori badugula onartzea omen da. Agian, arazo bat duen belaunaldi bat gara.

 + 12 urte (horia)

 Liburutegi hauetan

Tximista eta Txirrista lotsatu egin dira

Tximista eta Txirrista lotsatu egin dira

María Menendez Ponte

Tximista berdez jantzitako iratxoa da; Txirrista, malba-kolorea gustatzen zaion maitagarria. Lagun handiak dira biak eta basoan bizi dira. Gauetan, Tximista eta Txirrista ametsen bila ateratzen dira: maitagarriak tresna berezi batekin harrapatzen ditu ametsak, betiko joan baino lehen. Gau batean, plan zoragarria asmatu dute. Baina, ezusteko ezbeharraren ondorioz, ia hondatu egin da plan hori. Lotsa handia ematen dien zerbait gertatu da... Nola aterako ote dira nahaste horretatik. 

+ 5-7 urte (gorria)

 Liburutegi hauetan

 

Ikusten al duzu nire isatsa

Ikusten al duzu nire isatsa

Anita Bijaterbosch

Liburu honetako basoko animaliek buztana soilik erakusten dute hasieran. Isats iletsuak, txiki-txikiak, biribilak... Ba al dakizu zer animalia dagoen hegalaren atzean? Eta kumeak non bizi diren? Ikus ezazu!

 + 0-4 urte ( urdina)

  Liburutegi hauetan

Bajo el paraguas azul

Bajo el paraguas azul

Elena Martínez

¿Sabes en cuánto tiempo se puede arruinar la vida de una persona? En dos segundos, lo que se tarda en compartir una foto por WhatsApp. Tú lo sabes, te han dado charlas sobre cyberbullying, a ti nunca te pasaría, ya estamos con los rollos de siempre ¿verdad? Eso es lo mismo que pensó Glauca. ¿Qué podía pasar si le mandaba una foto a su novio si se querían mucho? Lo que no sabía era que su novio se la pasaría a Andrea. Y Andrea, que la odia con toda su alma, la compartiría con más gente y la subiría a internet para convertirla en el hazmerreír de todos. Y en internet, tu vida deja de ser tuya al instante. Pero Andrea no contaba con que, cuando Glauca estaba a punto de tirar la toalla, alguien no se cansaría de luchar por ella... y le ofrecería un paraguas azul.

+ 12 urte (horia )

 Liburutegi hauetan

Kinito egunak

Kinito egunak

Jabi Elortza

16 urteko mutil-kuadrilla bat, Bilbon, 80ko hamarkada amaieran. Parrandak eta neskak dituzte buruan, pozik bizi dira antza, baina axolagabetasun itxura horren azpian urak ez daude horren bare: taldeko baten lepotik barrez ibiltzeko ohitura hartu dute, hura bihurtu dute txantxa eta irain guztien jomuga, eta inork ez daki egoera nondik lehertuko den…

+12 urte (horia)

Liburutegi hauetan

Musuak baino laburragoak diren ipuinak

Musuak baino laburragoak diren ipuinak

Ana Urkiza

Munduko ipuinik laburrenak kontatzen aditua egin zitzaigun aita, eta gure gabon musu guztiak irabazi zituen.

Aitak, xantaia hartatik irabazten atera zela aitortu zigun behin: gure musuek gehiago irauten zutelako bere ipuinek baino.

+ 0 urte (urdina)

Liburutegi hauetan

Munduari itzulia 80 ipuinetan

Munduari itzulia 80 ipuinetan

José Morán

Eman diezaiogun MUNDUARI ITZULIA 80 IPUINETAN, bost kontinenteetako herri-kontakizun ospetsuenak irakurriz. Ipuin herrikoi hauek gaur egun arte iraun dute, eta milaka urtean zehar aberastu, eta ahoz aho transmititu dira, beranduago idatziz jaso diren arte.

+ 6 urte (gorria)

Liburutegi hauetan

Saharako itsasoa

Saharako itsasoa

Lur Gallastegi

Haizearentzat uda berezia izango da hau: batetik, gurasoak elkarrekin haserre dabiltzala-eta, nor bere aldetik joango dira oporretan, eta bera izeba Eneritzen etxean geratuko da. Bestetik, izeba Eneritzek Saharako lagun batzuen alaba ekarriko du etxera uda-pasa: Souhaila.
Ez da erraza izango Souhaila eta Haizearen arteko harremana, hasieran.

+ 9 urte (berdea) 

Liburutegi hauetan

Bidaia luzea

Bidaia luzea

Daniel Hernández Chambers

Hau aldi berean gertatzen diren bi bidaiaren istorioa dugu. Gertakizunak tartekatzen dira sentikortasun eta samurtasunez beteriko lan honetan; antzar amak eta bere txitek hegoaldeko lur epeletarantz egiten dute hegan. Bizkitartean, gerran dagoen herrialdetik hanka egin nahian, giza familia batek ihesari ekiten dio iparralderantz. Bi gertakarien narrazioak bat datoz bidaiari gazteen beldurra erronken aurrean islatzean.

+ 6 urte (gorria)

Liburutegi hauetan