Liburuak

Gezurren habia

Gezurren habia

Jabi Elortza Antia

: Bilbon. Asteburu bateko goizaldean. Alaba nerabea etxean agertzen ez dela-eta, Ertzaintzari deitu diote gurasoek. Agente pare bat ohikoa dirudien kasua ikertzen hasiko da. Alabaina, galdeketetan sakontzen duten neurrian mataza gero eta korapilatuago ageri da; orduek aurrera egin ahala gezurra gezurraren gain pilatzen dela sentituko dute ertzainek, eta ez dagoela familia horretan kiderik esaten duena sinetsiko diotenik.

+ 12 urte (horia)

Liburutegi hauetan

26 musu

26 musu

Anne Michels

Vedak ez zuen pentsatuta uda horrela hastea, alegia, mutilak utzita. Markek argi uzten dionean haien artekoa bukatu dela, Vedari bihotza apurtzen zaio eta umiliatuta sentitzen da, baina, aldi berean, inspiratuta dago, eta hori da garrantzitsuena. Horrela bada, bere bizitzako maitasun erronkari ekiten dio: udaz baliatzea Mark ahazteko, orrialdea pasa eta aurrera egiteko. 

+ 12 urte (horia)

Liburutegi hauetan

Hankazikin

Hankazikin

Pablo Barrio Ramirez

Hankazikin hil egin da eta Herioarekin egin du topo. Arraioa, ez zen hori umearen asmoa! Zer egin? Maite dituenen memorian bizirik jarraitzeko, bere bizitzaren pasarte batzuk antzeztea proposatuko dio Herioak. Erronkari aurre egingo dio Hankazikinek, baita ausart aurre egin ere...

+ 9 urte (berdea)

Liburutegi hauetan

Argalas

Argalas

Txabi Arnal Gil

Bi eguzkik argitu zuten egun hura. Lehenak, handiak eta ederrak, zeruertza laranjaz koloreztatu zuen. Bigarrena, txikia eta samurra, Argalasen belarri artean agertu eta inguruan ibili zitzaion jira eta bira.

+ 5 urte (gorria)

Liburutegi hauetan

La versión de Eric

La versión de Eric

Nando López

Eric tiene veinte años y todo un futuro por delante como actor de éxito. Sin embargo, la madrugada del 13 de julio se presenta en la comisaría para confesar un crimen. En realidad, cualquier suceso tiene un pasado y muchas formas de contarlo. Esta es la versión de Eric.

+ 14 urte (beltza)

Liburutegi hauetan

Zuhaitz bat

Zuhaitz bat

Rodrigo Mattioli

Alinak zuhaitz bat landatzea erabaki zuen, eta dena hasi zen aldatzen. Batzuetan erabaki txiki bat nahikoa izaten da inguruan dugun guztia eraldatzeko.

+ 1 urte (urdina)

Liburutegi hauetan

SOS Benetako munstroak: planetari mehatxuka

SOS Benetako munstroak: planetari mehatxuka

Marie G. Rohde

Munstroak dabiltza planetari mehatxuka: zeure buruaren gainean hegan, itsasoaren sakonean adi edota lurpeko estoldetan ezkutatuta. Ekaitzak sortzen dituzte, ibaiak eta lakuak idortzen, animaliak uxatzen. ZABORKONG itzela, KETAKETZA nardagarria, KOIPEDONTE likatsua edo HIRISAURUS geldiezina hain dira izugarriak, horien ondoan zure ohepeko munstroak pelutxe ñoñoak irudituko zaizkizu. Benetako munstroak dira! Soilik ingurugiroaren aldeko heroiek menderatuko dituzte!

+9 urte (berdea)

Liburutegi hauetan

Ezkutalekua

Ezkutalekua

Susanna Mattiangeli

«Hannah, non zaude?», galdetu du ahots batek. Baina Hannah ez da azaldu. Parkean dago, baina oso lanpetuta dabil, antza. Beldarrak eta makilak bildu, arku bat eta geziak egin, eta hostoz ohe bat eraiki behar du. Zuhaixken sakonean, berarentzako eta Izaki Iletsu Bitxia kidearentzako gordeleku ezkutu bat sortu du. Elkarrekin, suaren gainera makurtu dira, beren mundu txikian murgilduta.

+ 5 urte (gorria)

Liburutegi hauetan

Dendaostekoak

Dendaostekoak

Uxue Alberdi

Jostuna bata, brodatzailea bestea. 70eko hamarkada bukaeran ireki zuten denda, gurasoen etxean lan egiteaz nekatuta, eta liburu politikoak eta diskoak gehitu zizkieten ordura arte erabilitako kakorratz, makina eta hariei. Marx eta mertzeria. Aitak esan zien emateko tokia tailerrari eta almazenari: “Funtsezkoa ezkutuan egiten da”. Han josten dute geroztik, han brodatzen, hantxe gordetzen dituzte mozorroak egiteko oihalak, edo banatzaileari itzuli beharreko liburuak. Dendaostean entzun dute musika lagunekin, edo abortatzeko eskubidearen aldeko manifestazioetarako prestatu, edo mendi irteeretarako.

Liburutegi hauetan

Liquidación

Liquidación

Ma Ling

Tal vez sea el fin del mundo, pero no para Candace Chen. Al menos no hasta que cobre el dinero que le prometieron si sigue yendo a la oficina para suplir las bajas de sus colegas enfermos. ¿Cómo una infección de origen chino va a impedir que cumpla con su labor? Hasta que se da cuenta de que es la única habitante de Nueva York.

Liburutegi hauetan