Liburuak

Waluk

Waluk

Ana Miralles, Emilio Ruiz

Hartz zuri txiki bat, amak abandonatutakoa, hartz zahar erretxin batekin elkartuko da, eta zaharrak bizitzaren gorabeherei aurre egiten irakatsiko dio. Miresmena eta beldurra. Edertasuna eta zalutasuna; itxura, zenbaitetan, gizakiena. Hartz zuriak animalia xarmagarriak dira, eta, lilura horri men eginez, Waluk kontakizun samurra eta hunkigarria sortu dute Ana Mirallesek eta Emilio Ruizek.

Liburutegi hauetan


La casa

La casa

J.Patrick Lewis

En una vieja colina, cercana a una aldea, se alza la casa. Se construyó en 1656, según consta en el díntel de su puerta... Las palabras de J.Patrick Lewis nos narran la historia de la casa en un álbum de magníficas ilustraciones realizadas por el premiado artista Roberto Innocenti.

Un libro fascinante cuyas ilustraciones se pueden leer una y otra vez. Un único plano que nos permite observar la evolución de la casa durante todo el siglo, que nos muestra en unas pocas páginas los cambios ocurridos en el mundo occidental desde 1900. El virtuosismo de Innocenti llena de detalles cada ilustración, que podemos comparar, remirar, analizar, indagar durante horas. Con el texto de presentación habría bastado, ya que la imagen habla por sí misma, pero antes de cada una encontramos una frase que, como en el cine mudo, nos cuenta en ocasiones lo que ya podemos deducir por la escena.


Lilith-en altxorra

Lilith-en altxorra

Carla Trepat Casanovas

Sexualitatea, plazerra eta hileroko zikloari buruzko ipuina. Gure gorputz femeninoaren barnean dagoen edertasunaren eta aberastasunaren aldarrikapen bat da. Sentsibilitatearekin, maitasunarekin eta poztasunarekin idatzia. 

+ 9 urte (berdea)


Batek-daki-nongo erregea

Batek-daki-nongo erregea

Ariel Abadi

Liburu batean hiru errege eta beste pare bat pertsonaia sartuz gero, barealdiak ezin du luzaro iraun. (Boterea bada gaztetxoentzako liburuetarako gaia ere).Hamahiru eszena eta bost pertsonaia nahikoa dira Ariel Abadirentzat botere-borrokari buruzko istorio barregarri eta era berean sakona sortzeko.


Neska hura hegan hasi zen eguna

Neska hura hegan hasi zen eguna

Beka Marko Cosson

Clémentineren bizimoduan gauza asko aldatu dira Antoinerekin -hau da, dendari jakintsuarekin-, elkartu zenetik. Hala ere, oraindik ez ditu aurkitu bila zebilen zoriona eta harmonia. Dendara itzuli da, baina Antoineren ordez orain Simon fisikari eta erlezaina dago han. Honen laguntzaz, Clémentinek bizitzak eskaintzen dizkion bide guztiak ikusi ahal izango ditu, baina... nola aurkitu bide egokia?

Kontakizun baikor honek unibertso lasai eta pertsonaia atseginez osatutako bat aurkezten digu. 


Txinara bidaia

Txinara bidaia

Béka eta Marko

Motxila bizkarrean eta gidaliburua eskuan, Ben eta Nina, hogeita hamar urteko bikote gaztea, Txinara doaz hiru astez. Euren bidaiak, dibertigarria bezain ezohikoak, Pekindik Shangaira eramango die, Miao eskualdeko arroz-soroetatik igaroz. Baina, bikotean bidaiatzea ez da beti hain erraza izaten… eta arazoa da ez dagoela gidarik nola egin behar den azaltzen duena.

Batez ere espioi txinatar temati batzuk azaltzen direnean edota treneko begiratzaile marmarti bat agertzen denean guztia korapilatzeko…


Galgui

Galgui

Marijose Rodríguez, Andrés Arcos

Galgui era un perro vagabundo pero no le gustaba la vida en la calle. Afortunadamente, Diego y su familia le encontraron y decidieron buscarle un hogar.


El bosque de los troles

El bosque de los troles

John Holmvall

John Holmvall da nueva vida a los seres de los cuentos populares nórdicos, hadas, troles y brujas, con unas ilustraciones inspiradas en el prestigioso clásico John Bauer, el que fuera maestro de toda una generación de ilustradores nórdicos que formarían la base de la factoría Disney.


Arrutiren banda

Arrutiren banda

Jon Arretxea

 

Nobela honetan Jon Arretxe idazle bidaiariak jaioterrian kokatu du trama: Basaurin. Hasiera-hasieran ageri zaigu konkistatu beharreko altxorra, lapurreta baten fruitu eta urmael batean gordeta omen dagoena. Altxor hori eskuratzeko ahaleginean lehiatuko dira nobela honetako pertsonaia nagusiak. Azpijokoz, intrigaz, gezurrez betetako trama honetan, ezer ez da ematen duena. Zinema giroko sekuentziazio batekin, erritmo lasterrean garatzen da haria eta jazarpen grotesko batekin bururatzen da.

Arretxek hain ondo deskribatzen duen submundu transgresore horretako jendea da Arrutiren banda osatzen dutenak, denak Basauriko institutuan elkarrekin ikasitakoak, Hego Uribeko droga trafikatzailerik handienetakoaren itzalean ibilitakoak aspalditik. 

liburutegian


Hodien metafisika.

Hodien metafisika.

Amélie Nothomb.

Hasieran, ez zegoen deus. Eta deus hori ez zen ez hutsa, ez nahas-mahasa: aski zuen bere buruarekin. Eta Jainkoak hori ona zela ikusi zuen.» Horrela hasten da Amélie Nothomben liburu hau, euskarara ekarritako hirugarrena. Genesia datorkigu gogora, hori baita eleberriko lehen aipu intertestuala, besteak beste, Heraklito, Aragon eta Tintin lotzen dituen kate luze bateko lehena.

Gerra osteko Japonian kokaturiko liburua da esku artean dugun hau; garaian, mendebaldeko okupatzaileak (estatubatuarrak, bereziki) garaile eta nahieran ibili ziren herrialde suntsituan. Hain zuzen, mendebaldarrak izan ziren japoniarrentzat aberastasuna, boterea, kultura eta, nahi bada, edertasunaren irudia. Idazleak bere burua japoniartzat badu ere, mendebaldeko ikuspegitik idatziriko eleberria da.

Liburutegi hauetan