Liburuak

Tigre batekin bizi.

Tigre batekin bizi.

Harkaitz Cano. Maite Gurrutxaga

Ezohiko liburua plazaratu du Elkar etxeak. Urte batzuk badituen poema bat pasatu zion Harkaitz Canok Maite Gurrutxagari, ilustrazioak egin zitzan, honek onartu egin zion desafioa, eta kalean da emaitza: 44 orrialde dituen 'Tigre batekin bizi' liburua.

Helduentzako ipuin edota poema grafiko bat osatu dute egileek. Metafora iradokitzaile eta indartsu baten bitartez, testuek eta marrazkiek helburutzat dute tigre batekin bizitzeak sorrarazten duen egonezina eta zirrara batetik, eta eragiten dituen hainbat galdera argitara ekartzea bestetik.

La bella salvaje.

La bella salvaje.

Philip Pullman.

Malcolm Polstead, un joven adolescente de once años, y su daimonion Asta viven con sus padres muy cerca de Oxford. Al otro lado del río Támesis (en el que Malcolm navega habitualmente utilizando su amada canoa, un bote con el nombre de La Bella Salvaje) está la abadía de Godstow, habitada por las monjas de la región. Malcolm descubrirá que ellas tienen un huésped muy especial, una niña con el nombre de Lyra Belacqua…

Pullman es capaz de crear mundos fascinantes a través de la escritura, poblados por personajes a los que es fácil coger apego y también grandes villanos.

Goldsmithen ikaslea

Goldsmithen ikaslea

Joxean Agirre.

Maisuaren aholkuei jarraituz, originaltasuna bilatu ordez, iraganeko pasadizo bat oroitu eta hura idaztera jartzen da: nola gaztetan, etxera ezustean itzuli eta orduko neska-laguna aurkitu zuen ohean, bi morroirekin abiadura handiko jardunean. Zenbait pertsonaia eta beste hainbat istorio txirikordatzen ditu egileak, umorez, sentsualtasunez eta literaturarekiko maitasunez gainezka egiten duten orrietan.

Gaizki ulertua.

Gaizki ulertua.

Irene Némirovsky.

1924ko abuztuan gaude. Denise, “diru asko irabazten duen senar baten emaztetxo mainatua”, eta Yves, “gizontxo aberatsa”, inongo mehatxuren beldurrik gabe ari dira beren maite jolasetan. Baina “Euskal Herriko argitasun distiratsuan” sortu zenetik urtebetera, Parisko udaren bero itogarrian galduko du amodio hark bizitasuna.

aina, Denisek bezalaxe, Irène Némirovskyk ez du nahi “udako erromantze baten poesia erraza”. Errealitatearen gordintasunak bortizki harrapatuko du idilioa. Itsasertzeko oporraldi zoragarriaren ondoren, gerra osteko Parisko bizimodu ziztrina dator.

 

Gaizki ulertua.Irene Némirovky

Gaizki ulertua.Irene Némirovky

Irene Némirovky

1924ko abuztuan gaude. Denise, “diru asko irabazten duen senar baten emaztetxo mainatua”, eta Yves, “gizontxo aberatsa”, inongo mehatxuren beldurrik gabe ari dira beren maite jolasetan. Baina “Euskal Herriko argitasun distiratsuan” sortu zenetik urtebetera, Parisko udaren bero itogarrian galduko du amodio hark bizitasuna.

Humor cristiano

Humor cristiano

Alberto Gonzáez Vázquez. Querido Antonio

Alberto González Vázquez ha recopilado para este libro una parte del material que ha ido publicando en internet en los últimos tiempos, al que ha añadido mucho de nuevo cuño —unos dos tercios del total— entre textos, cómics, y gags de una sola viñeta. En todos ellos el autor deja claro que para él el humor no tiene límites e ignora eso tan conservador y en el fondo tan retrógrado que es "el buen gusto".

Printzesa puzkertia

Printzesa puzkertia

Arrate Egaña

Neskatxa batek arazo txiki bat dauka: puzkerrak botatzen ditu modu kontrolaezinean. Pozik bizi da, ordea, inguruak babestua: azken batean, printzesa bat da, errege-erreginaren alaba. Baina egun batean, Kurdabitximistango printzea ezagutu eta arazo bihurtu zaio puzkerren kontua. Horregatik erabaki du bere gaitza sendatu behar duela. Hortik aurrera, bere bizitza aldatuko duten zenbait abentura biziko ditu.

Jessicaren itzala

Jessicaren itzala

Andrew Norriss

Zergatik uste duzu –esan zion Jessicak azkenean– zuk ikus nazakezula eta besteek ez?

Jessicak ez zuen Francis bezalako inor ezagutu ordu arte. Eta ez bakarrik elkarrekin barrez lehertzen zirelako egunero… bera ikusteko gai zen pertsona bakarra zelako baizik!

Norrissen estiloa lagunartekoa da, hurbila, eta salto egiten du pertsonaia baten ikuspuntutik bestearenera, noizean behin bere aipu propioak tartekatuz. Pertsonaiak nerabe atseginak dira, argi eta garbi mintzo direnak, umoretsuak, azkarrak. Jessicaren itzala desberdin izatearen alaitasunaren aldeko himnoa da, bai eta zorionerako –edo zoritxarrerako– ezohikoak diren nerabeek jasaten dituzten trauma serioen azterketa zintzoa ere.

Tu año perfecto

Tu año perfecto

Charlotte Lucas

Una historia conmovedora sobre las pequeñas cosas que hacen que la vida valga la pena.

A sus cuarenta y dos años, Jonathan Grief es un hombre rico, aunque no necesariamente feliz. Es propietario de una lujosa casa en Hamburgo y heredero de una exitosa editorial, pero su rol en la empresa es meramente simbólico. Desde su divorcio, la vida de Jonathan se centra en dos aspectos: seguir unos hábitos altamente saludables y enviar todo tipo de quejas a la prensa. El uno de enero encuentra una bolsa en el manillar de su bicicleta y en el interior descubre una agenda para el año nuevo con el título Tu año perfecto, que incluye actividades o simplemente una hora y una dirección. Con la idea de encontrar al legítimo dueño de la agenda, acude a la primera cita. 

Bihotz handiegia

Bihotz handiegia

Eider Rodriguez

Ez du batere gogorik senar ohia zaintzera joateko, baina alabak hala eskatu dio eta gizonari bizialdi laburra geratzen zaionez, ahalegin txiki bat egin behar luke agian. Liburu honi izenburua ematen dion kontakizun luzeena eta lehendabizikoa da “Bihotz handiegia”, garai baten amaierari buruz diharduena, maitasunaren hondakinez.

      Arroztasun sentipena dute Eider Rodriguezen sei ipuinetako pertsonaiek: nolakoa izaten ari da bikote bizitza hau, zein desio ote ditu auzokide perfektuak, nor bihurtu gara sute ikaragarriaren ondoren, ginekologoak erakutsiko al dit nolakoa naizen barrutik, zer espero zuten izango nintzela, norenak dira esku hauek.