Liburuak

Bisera gorria

Bisera gorria

Antton Kazabon

Martina gure laguna desagertu denetik, urduri gaude guztiok, eta batez ere triste, lur jota. Eta normala da, izan ere, inork ere ez dakigu oraindik zer gertatu zen egun madarikatu hartan Martinarekin.
Egun hartan bereziki, ni pozak txoratzen nengoen, Martina eta bion artean gertatu zen pasadizotxoarengatik. Gure laguna desagertu baino ordubete lehenago gertatu zenarengatik. Baina ustekabean, une batetik bestera, zoritxarra heldu zen gure artera. Non arraio sartu zen Martina? Norbaitek bahitu al zuen?…

 +12 urte (horia)

 Liburutegi hauetan

Euskal Herriko Kondaira onenak

Euskal Herriko Kondaira onenak

Antton Irazusta

Liburu honetan Euskal Herrian mendeetan zehar belaunaldiz belaunaldi igarotako kondairak topatuko dituzu. Umeei zuzendutako zazpi narrazio dira guztira. Etxeko txikiek Basajaun, Olentzero, Mozolo, galtzagorri edo sorginen istorio harrigarriekin gozatu dezaten

 +6 urte (gorria)

 Liburutegi hauetan

¡Hola mundo!

¡Hola mundo!

Jonathan Litton

Aprende a decir "hola" a personas de todo el planeta con este atlas de saludos. Más de 150 lenguas y su pronunciación, jeroglíficos, lenguas de signos y sistemas curiosos de escritura. ¡Un apasionante mundo de palabras te aguarda en este libro!

 +6 urte (gorria)

 Liburutegi hauetan

12 Ipuin magiko

12 Ipuin magiko

#

Ipuinen mundu magikoan murgildu zaitez. Edozein adinetako irakurleei zuzendutako liburu honetan, ilustrazio ederrak eta istorio ezagun ugari topatuko dituzu.

  +6 urte (gorria)

 Liburutegi hauetan

Berriro itzuliko balitz

Berriro itzuliko balitz

Xabier Etxeberria Garro

Karlos Jaso jazz musikari iruindarra Heinsborg izeneko uharte txiki batera joan da bizitzera, Danimarkan, Maddi bere alaba jaioberriarekin. Bertakoa zen Karlosen emazte eta haurraren ama, Ejda, baina hura hil berria da eta berak bakarrik egin beharko die aurre hainbat arazori: ume txiki bat zaintzea, lana bilatzea, inguru arrotz batean nola hala egokitzea… Pertsonaien psikologian arakatzen eta egunerokotasun gazi-gozo bat kontatzen hasten zaigun istorio honek, baina, misterioaren eta hilketaren bidea hartuko du gero.

 Liburutegi hauetan

 

Zer luzea negu hau

Zer luzea negu hau

Josu Goikoetxea

Josu Goikoetxeak bere lehenengo poema liburua kaleratu du, “Zer luzea negu hau”. Bizitzaren erdi parean dagoen pertsonaren balantze baten antza hartzen zaio batzuetan: guraso zaharrekiko harremana ageri da, alaben erreferentziak ere bai, eta oro har bizitzari emandako begirada heldua, pasatakoen esperientziak emandako soseguarekin baina adimena errealitate berriei pizturik duenaren ernetasunarekin.

 Liburutegi hauetan

 

Skaterrak. Ertzean

Skaterrak. Ertzean

Mikel Valverde

Ez da batere ona Adrianek anaiarekin duen harremana, eta amak elkarrekin ibiltzera behartu ditu. Amaren ideia horrek, itxuraz, ez du ez bururik, ez buztanik, baina ezusteko fruituak eman ditu.
Imanolen skater taldeak gogo onez hartu du anaia gaztea! Haien arteko konplizitatea sendotu egingo da, katedral zaharreko hormetan marka berezi batzuk aurkitzea

 +14 urte (beltza)

 Liburutegi hauetan

 

La huella de la noche

La huella de la noche

Guillaume Musso

Durante una noche gélida, mientras el internado en el que estudia está paralizado por la nieve, Vinca Rockwell, de 19 años, una de las alumnas más brillantes de las clases preparatorias a la Escuela Normal Superior, se fuga con su profesor de filosofía, con quien mantiene una relación secreta

 

Liburutegi hauetan

Wounded

Wounded

Damien Marie

1890. Edwards, argazkilari britaniar gaztea, Mendebalde Urrunean lehorreratzen da. Bere eginkizuna:Hegoaldeko Dakotatko indiar mugan oso azkar garatzen ari den Porcupine hiriaren baketzea iruditan dokumentatzea.

 

Liburutegi hauetan

Jon eta Mirka

Jon eta Mirka

Gregorio Muro

Isolaturik dagoen umezurtzen etxe batean sartu berri da Jon. Ez du familiarik, eta ez du inor ere. Izaera inkonformista du, eta horregatik talka egingo du tokiko harroputzekin eta eskolako zuzendariarekin.

Gau batean, Mirkak gidatutako espazio-ontzi bat agertzen da. Neskatoa estralurtar gazte bat da, eta bere misioa da duela mende asko Lurretik gertu desagertu zen espedizio estralurtar bateko kideak aurkitzea.

Jonek ez du umezurztegitik ihes egiteko aukera galtzen utziko, eta Mirka konbentzituko du bera ere misioko kide izateko.

 +14 urte (beltza)

 Liburutegi hauetan