Liburuak

Hitzontziak.

Hitzontziak.

Xabier Montoia.

Lau ahots kateatu ditu Xabier Montoiak ‘Hitzontziak’ eleberrian. Iraganaren zama bizkargainean daramaten lau pertsonaren ahotsak. Haiek ez badakite ere, heriotza berberak dira euren oinazeen jatorria. Eta, ahotsok harilkatuz, elkarren ispilu direla ulertuko dute. Edo ez.

Kontakizun durduzagarri honetako protagonistak memoriaren menpe bizi dira neurri handi batean, oinaze lauso batek inguratzen ditu etengabe. Iraganeko mamuek ez diete bakerik ematen, kontu eske etorri izan balitzaizkie bezala.

 Liburutegi hauetan

 

Txoriak dira bederatzi

Txoriak dira bederatzi

Tere Irastorza

Txoriak dira bederatzi argitaratu du Tere Irastortzak, poemak, oharrak eta gogoetak uztartuta. Liburua formaz eta mamiz da saiakera. Modu askean eta laburrean ideiak lotzen eta askatzen saiatzen dena.

Horrelako gogoetak ditu, besteak beste:

- Esatera iristen garena gauzarik ederrena bilakatzen da, beste norbaitek aditu nahi zuela dakigunean.

  Liburutegi hauetan.

 

Waluk

Waluk

Ana Miralles, Emilio Ruiz

Hartz zuri txiki bat, amak abandonatutakoa, hartz zahar erretxin batekin elkartuko da, eta zaharrak bizitzaren gorabeherei aurre egiten irakatsiko dio. Miresmena eta beldurra. Edertasuna eta zalutasuna; itxura, zenbaitetan, gizakiena. Hartz zuriak animalia xarmagarriak dira, eta, lilura horri men eginez, Waluk kontakizun samurra eta hunkigarria sortu dute Ana Mirallesek eta Emilio Ruizek.

 +12 urte (horia)

 Liburutegi hauetan

La casa

La casa

J.Patrick Lewis

En una vieja colina, cercana a una aldea, se alza la casa. Se construyó en 1656, según consta en el díntel de su puerta... Las palabras de J.Patrick Lewis nos narran la historia de la casa en un álbum de magníficas ilustraciones realizadas por el premiado artista Roberto Innocenti.

Un libro fascinante cuyas ilustraciones se pueden leer una y otra vez. Un único plano que nos permite observar la evolución de la casa durante todo el siglo, que nos muestra en unas pocas páginas los cambios ocurridos en el mundo occidental desde 1900. 

 +12 urte (horia)

 Liburutegi hauetan

Lilith-en altxorra

Lilith-en altxorra

Carla Trepat Casanovas

Sexualitatea, plazerra eta hileroko zikloari buruzko ipuina. Gure gorputz femeninoaren barnean dagoen edertasunaren eta aberastasunaren aldarrikapen bat da. Sentsibilitatearekin, maitasunarekin eta poztasunarekin idatzia. 

 + 9 urte (berdea)

 Liburutegi hauetan

Neska hura hegan hasi zen eguna

Neska hura hegan hasi zen eguna

Beka Marko Cosson

Clémentineren bizimoduan gauza asko aldatu dira Antoinerekin -hau da, dendari jakintsuarekin-, elkartu zenetik. Hala ere, oraindik ez ditu aurkitu bila zebilen zoriona eta harmonia. Dendara itzuli da, baina Antoineren ordez orain Simon fisikari eta erlezaina dago han. Honen laguntzaz, Clémentinek bizitzak eskaintzen dizkion bide guztiak ikusi ahal izango ditu, baina... nola aurkitu bide egokia?

Kontakizun baikor honek unibertso lasai eta pertsonaia atseginez osatutako bat aurkezten digu. 

 +14 urte (beltza)

 Liburutegi hauetan

Txinara bidaia

Txinara bidaia

Béka eta Marko

Motxila bizkarrean eta gidaliburua eskuan, Ben eta Nina, hogeita hamar urteko bikote gaztea, Txinara doaz hiru astez. Euren bidaiak, dibertigarria bezain ezohikoak, Pekindik Shangaira eramango die, Miao eskualdeko arroz-soroetatik igaroz. Baina, bikotean bidaiatzea ez da beti hain erraza izaten… eta arazoa da ez dagoela gidarik nola egin behar den azaltzen duena.

Batez ere espioi txinatar temati batzuk azaltzen direnean edota treneko begiratzaile marmarti bat agertzen denean guztia korapilatzeko…

 +12 urte (horia)

 Liburutegi hauetan

Arrutiren banda

Arrutiren banda

Jon Arretxea

Nobela honetan Jon Arretxe idazle bidaiariak jaioterrian kokatu du trama: Basaurin. Hasiera-hasieran ageri zaigu konkistatu beharreko altxorra, lapurreta baten fruitu eta urmael batean gordeta omen dagoena. Altxor hori eskuratzeko ahaleginean lehiatuko dira nobela honetako pertsonaia nagusiak. Azpijokoz, intrigaz, gezurrez betetako trama honetan, ezer ez da ematen duena. Zinema giroko sekuentziazio batekin, erritmo lasterrean garatzen da haria eta jazarpen grotesko batekin bururatzen da.

 Liburutegi hauetan

 

Hodien metafisika.

Hodien metafisika.

Amélie Nothomb.

Hasieran, ez zegoen deus. Eta deus hori ez zen ez hutsa, ez nahas-mahasa: aski zuen bere buruarekin. Eta Jainkoak hori ona zela ikusi zuen.» Horrela hasten da Amélie Nothomben liburu hau, euskarara ekarritako hirugarrena. Genesia datorkigu gogora, hori baita eleberriko lehen aipu intertestuala, besteak beste, Heraklito, Aragon eta Tintin lotzen dituen kate luze bateko lehena.

Gerra osteko Japonian kokaturiko liburua da esku artean dugun hau; garaian, mendebaldeko okupatzaileak (estatubatuarrak, bereziki) garaile eta nahieran ibili ziren herrialde suntsituan. Hain zuzen, mendebaldarrak izan ziren japoniarrentzat aberastasuna, boterea, kultura eta, nahi bada, edertasunaren irudia. Idazleak bere burua japoniartzat badu ere, mendebaldeko ikuspegitik idatziriko eleberria da.

Liburutegi hauetan 

 

Madona con abrigo de piel.

Madona con abrigo de piel.

Sabahattin Ali.

Raif Efendi llega a Berlín en los años veinte, enviado por su padre para aprender los secretos del negocio familiar, la fabricación de jabones de tocador. Sin embargo, su espíritu soñador lo empuja hacia el arte y la literatura. Además de estudiar alemán y leer novelas rusas, se dedica a recorrer la ciudad, visitando museos y exposiciones, en pos de algo que lo apasione verdaderamente. Una tarde, tras quedarse absorto ante la contemplación del retrato de una mujer envuelta en un abrigo de piel, sabe que por fin ha encontrado lo que buscaba. Así, poco después, Raif conocerá a la autora del lienzo, Maria Puder, y su vida dará un vuelco para siempre.  

 Liburutegi hauetan