Liburuak

El mapa del fin del mundo

El mapa del fin del mundo

Ignasi Serrahima

En julio de 1526, Elcano se encuentra al borde la muerte. Está en medio del Pacífico, e intenta llegar a la Especiería por segunda vez. Al ver cerca el fin, decide redactar su testamento y dictar sus memorias.

En ellas habla de su infancia ligada a la mar, sus amores y sus hijos, su hermosa nao que puso a las órdenes del Gran Capitán en Italia y de su traición a la Corona.

Liburutegi hauetan

Claude eta Morino 1. Madarikazioa

Claude eta Morino 1. Madarikazioa

Adrien Albert

Nola ezagutu duten elkar? Oso modu errazean. Gau erdian, Morinok, ohi bezala, karabanako tranpola zabaldu, eta txiza egin du. Baina, oraingo honetan, azpian lurperaturik zegoen eskeleto txiki baten gainera erori da infusioaren txiza, eta eskeletoa esnatu egin da. Claude du izena, kolore berde ederrekoa da, eta lurgaineko bizitzaren xehetasun guztiak jakin nahi ditu, ahaztuak baititu. Morinoren laguna izan nahi du, baina Morinori gogaikarri samarra egingo zaio.

+ 6 urte (gorria) [Komikia]

Liburutegi hauetan

Azken lanhütarra

Azken lanhütarra

Nerea Loiola

Ziur dakit uraren zikloa ezagutzen duzula, guztia prozesu natural baten bitartez gertatzen dela sinetsarazi dizutela. Baina badakizu zer? GE-ZU-RRA. Gezurra da kontatu dizuten hori, edo ez da egia osoa behintzat. Oraire naiz, laino-gidari bat. Lanhütar bat. Azken lanhütarra. Milioika izan ginen garai batean, baina orain, norbaitek lagundu ezean, desagertu egingo gara betiko…

+ 9 urte (berdea)

Liburutegi hauetan

Zein usain dute oroitzapenek?

Zein usain dute oroitzapenek?

Maddi Etxeberria Otaegi

Bizitzak hala nahi izan duelako joan da Gaia —hogeita bost urteko neska gaztea— Colchester hirira, lanera. Euskal Herriaren eta Erresuma Batuaren artean kokatzen da istorioa, eta Gaiak Heleni bidalitako eskutitzek gauzatzen dute kontakizuna, distantzia hori laburtuz. Lagun zaharrak, lagun berriak, amodio zaharrak, amodio berriak… Bizitza berri bati ekin nahi dio Gaiak, baina ez du atzean utzi duen altxorra ahaztu nahi.

+ 14 urte (beltza)

Liburutegi hauetan

Justo antes de la felicidad

Justo antes de la felicidad

Agnès Ledig

Hace demasiado tiempo que Julie ha dejado de creer en los cuentos de hadas, en la bondad y todas esas patrañas. Con apenas veinte años, es cajera de un supermercado donde aguanta las impertinencias y el acoso de su jefe por miedo a perder su puesto. No se lo puede permitir, necesita ese trabajo. Es madre soltera y tiene que valerse por sí misma, ya que su familia le dio la espalda cuando se quedó embarazada del pequeño Lulú, un niño de tres años adorable.

Liburutegi hauetan

Pirtzina zilborrean

Pirtzina zilborrean

Antton Kazabon

Aitor eta Joana bai eta ez, ez eta bai dabiltza telefonoz, beren arteko harremana konpondu ezinik: Joanak maite du, baina pikutara bidali nahi du; Aitorrek, berriz, eutsi nahi dio Joanari, baina ez du galdu nahi Irati. Joana zentzudunagoa da, maitakorragoa; Irati, aldiz, sexiagoa eta ausartagoa.

+ 12 urte (horia)

Liburutegi hauetan

Moio: gordetzea ezinezkoa zen

Moio: gordetzea ezinezkoa zen

Kattalin Miner

Zein da neurri ona gertakari batetik distantzia hartu ahal izateko, baina oraindik gertakariak fresko mantentzen direla ziurtatzeko? Halakoak galdetzen dizkio Kattalin Minerrek bere buruari liburuaren atarian, hamar urte lehenago hil zen Aimar Elosegi Ansa “Moio” bere lagun minaz oroitzean. Suizidioa eta transexualitatea, gure gizartea durduzatzen duten bi tabu elkartu ziren heriotza horretan. Bere garaian zirraraz eta hunkiduraz beteriko erantzuna izan zen Hernaniko herrian, lagunarenganako maitasunaz gainera transexualitatearekiko enpatia eta jarrera berri baten beharra aldarrikatu zituena. Urteak igaro ahala, ordea, zer geratu da?

Liburutegi hauetan

El secreto de la contadora de historias

El secreto de la contadora de historias

Sejal Badani

Jaya no está preparada para el desconsuelo que le supone descubrir que su matrimonio se ha roto. Desesperada por mitigar su dolor, decide abandonar Nueva York y viajar a la India para recuperarse y obtener algunas respuestas sobre el pasado de su familia. Embriagada por lo que ve, huele y escucha, Jaya se convierte en una ávida estudiante de su cultura ancestral. Pero será Ravi, el antiguo sirviente y confidente de su abuela, quien le hable de la lucha y el amor secreto de esta durante la ocupación británica. 

Liburutegi hauetan

Kearen fiordoa

Kearen fiordoa

Iñaki Petxarroman Gutierrez

Hiru itsasontzi abiatu dira, 1615. urteko udaberrian, Donostiatik Islandiara, baleak arrantzatzeko asmoz. Aurreko urteotan bezala, hango Ipar Mendebaldeko Fiordoetako magistratu Ari Magnussonekin sinatutako hitzarmen bat dute horretarako baimen. Alabaina, Danimarkako erregeak moztu egin nahi du kanpoko balezaleen jarduna, bere erresumaren monopolioa zaintze aldera, eta guztiz debekatu du edozein arrantza mota uhartean. Bizkaitarren gaineko heriotza zigorra ere ezarri du erregeak. 

Liburutegietan

Zazpi bider zazpi

Zazpi bider zazpi

Felipe Juaristi

"Fernando eta Sebastian trenbidean daude, tunelari begira, bata bestearen ondoan. Sebastian eskuinaldean dago; Fernando, ezkerraldean. Herritik bi kilometrora daude, tuneletik irtenda ageri den tokian: belardi txiki bat ezkerrean, ibairaino, eta belardi handi bat eskuinean, muinoraino. Hirurak eta laurdenetan iristen den trenaren zain daude. Trenaren aurrean gehien eusten dionak irabaziko du azken froga hau, alegia, trena etorri eta trenbidetik beranduen erretiratzen denak. Sebastian kuadrilako liderra bihurtuko da, baina horretarako zazpi froga gainditu beharko ditu, eta ez nolanahikoak. 

+ 14 urte (beltza)

Liburutegi hauetan