Publicador de contenidos
Atrás

Emakumeen euskal literatura ikuspegi feministatik

Emakume izoztua. Annie Ernaux Gidaria: Alaine Agirre
16 ABR

Euskarazko emakume idazleen lan  garaikideak  ikuspegi feminista batetik irakurtzeko tailerra. Hala, azken urtean  argitaratutako lanak irakurriko ditugu, egungo testuinguru eta bizipenetatik. Helburua da euskal  emakume idazleak ezagutaraztea, eta egun garatzen ari diren kezka, diskurtso eta proposamenak  denen artean hausnartzea   eta horiek genero ikuspegi eta ikuspegi feminista batetik irakurtzea.

Oraingoan: Emakume izoztua. Annie Ernaux

Gidaria: Alaine Agirre

Ume koxkorra zenetik hasi eta haurtzaro, nerabezaro eta gaztaroan barrena, bere bizitzaren azterketa xehea egiten du narratzaileak, unean uneko amets, fantasia eta irrikak kontatuz, eguneroko lan, solas eta ohiturekin batera. Horrela, bere buruaren analisi zorrotza ez ezik, jendarte oso baten erretratu fidela eskaintzen digu, XX. mende erdialdeko Frantziarena, eta orobat ikasketei esker gurasoen gizarte-maila apala gainditu nahi izan duten neska gazteena. Emakume ikasia eta kontzientziaduna da protagonista, eta berdintasunez banatu nahi dituzte etxeko lanak bikotean, baina jasotako hezkuntzak, arau ezarriek eta inertzia sozialek andrazkoaren gain utziko dituzte etxeari, haurrei eta hazkuntzari dagozkien zeregin guztiak. 

Ordutegia: 18:30ean