Publicador de contenidos
Atrás

Emakumeen euskal literatura ikuspegi feministatik

Gidaria: Alaine Agirre
31 ENE
Tertulias

Euskarazko emakume idazleen lan  garaikideak  ikuspegi feminista batetik irakurtzeko tailerra. Hala, azken urtean  argitaratutako lanak irakurriko ditugu, egungo testuinguru eta bizipenetatik. Helburua da euskal  emakume idazleak ezagutaraztea, eta egun garatzen ari diren kezka, diskurtso eta proposamenak  denen artean hausnartzea   eta horiek genero ikuspegi eta ikuspegi feminista batetik irakurtzea.

Oraingoan: Gari eta goroldiozko. Anari

Orainaren gogoa eta oroimenaren galdera Anari Alberdi Santestebanen lehen liburuan. 50 urteak bete eta aspaldi aita baino zaharrago dela jabetu den emakume bat ageri da, astearte iluntze batez, zinematik etxeranzko bidean; asteazken goizez, berriz, auto bidaia bateko denboraren eta espazioaren tolesturetan. Semaforoan bi galgo, bidearen errebueltetan ilaje kizkurdun emakume beltzaran bat, itsasoa gainezka, kontainerrak, fetuak, olibondoak, heskai artifiziala eta matematikaren poetika.

Ordutegia: 19:00etan (+16 urte)

Gidaria: Alaine Agirre

Izen ematea: Udal liburutegian