Publicador de contenidos

Hitz Andana. Sonetoak 20 modutara

Poesia eta musika
27 SEP

Sonetoak 20 modutara. Poesia eta musika.

Musikariak: Beñat Barandiaran eta Maite Larburu

Hitzak: Harkaitz Cano

Hamalaukoa edo sonetoa XIII.mendean sortu zen eta hamaika jarraitzaile izan ditu geroztik. Soneto hitzaren jatorrian probentzaleko hitz bat dago: "sonet" (kantu ttipia). Honenbestez, Harkaitz Canoren Pozaren erdia soneto-bilduma oinarri hartuta, hitz, hots, soinu, doinu eta kantuen arteko zirrikituetan barna jolasean arituko dira Beñat Barandiaran eta Maite Larburu musikariak eta idazlea, molde klasikoetatik musika urbanora arteko txangoa eginez.

19:00 Biteri Kultur Etxean. Sarrera librea